Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

10
Aralar legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, tokiko jai garrantzitsuenak titulartasun publikoko ondare gisa gordetzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [09
11
02
01
0616]
2012.06.28
163
08:30

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00616Tokiko jai garrantzitsuenak titulartasun publikoko ondare gisa gordetzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Aralar LT) (18:43)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Blanco Garrido, M.ª Mar (PV-ETP LT) (18:52)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (18:59)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (19:06)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mistoa-IU LT LT) (19:08)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (19:12)Bideoa ikusi

Arrizabalaga Olaizola, María Eugenia (NV LT) (19:17)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Blanco Garrido, M.ª Mar (PV-ETP LT) (19:24)Bideoa ikusi

Botazioa. (19:25)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (19:28)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Eguneko gai-zerrendaren hamargarren puntua: "Aralar
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
tokiko jai garrantzitsuenak titulartasun publikoko ondare
gisa gordetzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Ezenarro andreak du
hitza.

EZENARRO EGURBIDE andreak: Eskerrik asko, legebiltzarburu
andrea. Arratsalde on guztioi.

Egia esan, ez da lehenengo aldia gai honetaz hitz egiten
duguna Legebiltzar honetan. Urteak dira, ez gu bakarrik,
lehendik ere bai badira hamar urte eztabaida hau mahai
gainean dugula eta gaur da eguna, oraindik gatazkak bere
horretan jarraitzen duena.

Eta hitz egiten ari naiz, bada, gure herrian badirela,
alardeak bezala -kasu honetan, Hondarribiko eta Iruneko
Alardeak- gaiztotu egin diren jaiak, jai giroan ospatu
beharko liratekeenak eta, aldiz, gatazka, gotortuak diren
gatazkak bihurtu direnak. Eta berriro diot, oraindik, hamar
urte pasa eta gero, gezurra badirudi ere, ez gara gai izan,
ustez, aterabide eta konponbide erraza izan behar zuen
konponbidea bilatzeko.

Eta horregatik dator gaur gure proposamena. Ez ezer
magikorik aurkezten delako, baina bai bide berriak
arakatzen jarraitu behar dugulako gai honetan.

Azken urteetan alardeen auziaren kontuetan egon den
aterabidea izan da bi alarde egotea: bata, Alarde Mistoa,
hau da, berdintasuna bermatzen duena, eta bestea,
pribatizatua eta diskriminatzailea izan dena, bai
Hondarribian eta baita Irungo herrian ere.

Eta, gainera, ezagutu genuen eta denok kontuan edukiko
duzue edo gogoan edukiko duzue nola azkeneko esperientzia
izan genuen Hondarribian Barne Sailetik ibilbide ohikoa
egiten ere ez zitzaion utzi Alarde Mistoari.

Beraz, ez bakarrik bere horretan geratuta zegoela
estankatua, baizik eta, gainera, atzera egin zen gai
honetan, eta honek horrela ezin du jarraitu. Orduan,
guztion artean saiatu behar gara aterabide berriak
arakatzen, orain artekoek ez dutelako balio izan.

Zentzu horretan, Arartekoak egin zuen gomendio bat