Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
2013ko aparteko ordainsarien gaineko neurriei buruzko legeproiektua. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2012.12.28
6
00:45
Deialdiko gai bakarra.

Jatorrizko ekimenak

10\09\01\00\000012013ko aparteko ordainsarien gaineko neurriei buruz

Izapideak

Eztabaida. Onetsi da 19/2012 Legea, abenduaren 28koa

Hizlariak

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua (09:43)Bideoa ikusi

Aldeko txanda.

Urkiola Alustiza, Ane (EA-NV LT) (09:55)Bideoa ikusi

Botazioa. (10:03)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (10:05)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:10)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (10:15)Bideoa ikusi

Arrondo Aldasoro, Belén (EH Bildu LT) (10:20)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako puntu bakarra: "2013ko aparteko ordainsarien
gaineko neurriei buruzko lege-proiektua. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Jaurlaritzaren ordezkariak dauka hitza. Erkoreka jauna,
zurea da hitza.

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIAKO SAILBURUA (Erkoreka
Gervasio): Legebiltzarburu andrea, legebiltzarkideok, egun
on.

Kargua hartu eta oso egun gutxitara natorkizue 2013ko
aparteko ordainsarien gaineko neurriei buruzko lege-
proiektu hau aurkeztera.

Esperientzia historikoari eta konparatuari begiratuz gero,
oso gutxitan gertatuko zen, inoiz eta inon horrelakorik
gertatu bada, gobernu baten lehenbiziko lege-egitasmoa
Legebiltzarrean hain azkar aurkeztu izana. Oso gutxitan
gertatuko zen horrelakorik.

Izan ere, hamar egun baino ez dira igaro Gobernu Kontseilu
berria eratu zenetik eta hementxe naukazue Gobernuaren
izenean lege-proiektua aurkezten. Hamar egun besterik ez.
Eta esan dezadan, bidenabar, Gabon-jaiak bitarteko direla,
horrelakoek normalean Administrazioaren jardunean
suposatzen duten atzerapenarekin edo geldiarazpenarekin.

Bene-benetan, nekez aurkituko duzue, iraganera zein
ingurura begiratuta, marka hau hautsiko duen kasurik edo
adibiderik.

Gaur Ganbera honen aurrean aurkezteko ohorea dudan proiektu
honen... (marka guztiak hautsi dituen denbora batean
bidenabar esan dezadan, esperientzia historiko eta
konparatuari begiratuta oso gutxitan gertatuko baitzen,
inoiz halakorik gertatu bada, gobernu bat eratu eta handik
hamar egunera aurkeztea bere lehen egitasmoa), berriz dioz,
gaur Ganbera honen aurrean aurkezteko ohorea dudan proiektu
honen helburua da erantzun bat ematea euskal sektore
publikoan sortu berri den egoera labain eta zehatzari,
kontuan hartuta bi faktore hauek eragin dutela:
aurrekontuen egonkortasuna bermatzeko ohiz kanpoko neurriei
buruzko Errege Lege Dekretua, 2012ko uztailaren 13koa; eta
Konstituzio Auzitegiak joan den abenduaren 11n onartutako
ebazpena, zeinak bertan behera uzten baitu aurreko
gobernuaren langile publikoei 2012ko