Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ETAren behin betiko eta baldintzarik gabeko desegiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0002]
2013.01.24
7
07:41
Deialdiko 4. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00002ETAren behin betiko eta baldintzarik gabeko desegiteari buruz

Izapideak

Berdinketa atera da EA-NV taldearen osoko zuzenketaren botazioan

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:19)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:30)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (11:38)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (11:41)Bideoa ikusi

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (11:49)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:55)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (12:01)Bideoa ikusi

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (12:06)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:09)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Eusko Legebiltzar Talde
Popularrak egindako legez besteko proposamena, ETAren behin
betiko eta baldintzarik gabeko desegiteari buruz. Eztabaida
eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Eusko Talde
Popularraren ordezkariak dauka hitza bere ekimena
aurkezteko eta aldezteko. Quiroga andrea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea. Egun
on, legebiltzarkideok.

Eusko Talde Popularraren izenean arituko naiz legez besteko
proposamen hau defendatzeko helburuarekin, legegintzaldi
honetan aurkeztu dugun aurrenekoa eta eztabaidatu nahi izan
dugun aurrenekoa. Baina utz iezadazue nire interbentzioaren
hasieran Gregorio Ordóñez gogoratzen, Francisco Javier
García "Txapote" ETAko terroristak erail zuena, 1995eko
urtarrilaren 23an, 36 urte zituenean. Halaber, Rafael Leiva
ere omendu nahi dut, urte berean, egun batzuk lehenago,
ETAren atentatua izan zuena Bilboko NAN egiteko bulegoan.
Atentatuaren ondoren tetraplegiko geratu zen, eta 2003an
hil zen. Terrorismoaren gainerako biktimak ere gogoratu
nahi ditut eta, bereziki, urtarrilean zehar gogoratuko
ditugun 74 eraildakoak, denak biktima errugabeak.

Egia da senatariak aukeratu ditugun goiz berean
legebiltzar-talde honek premia ikusten duela, hamargarren
legegintzaldia hasten den zirkunstantzia hauetan,
Legebiltzarrak gai honen inguruan argi eta garbi hitz
egiteko.

Aurreko legegintzaldian, gehienon parte-hartzearekin,
aspaldiko zauriak ixtea lortu genuen, legebiltzar-taldeen
artean ere bagenituelako batzuk hainbat jarduketaren
ondorioz, seguruenik elkarri botatako esaldi gogorren
ondorioz. Esan dizuedan bezala, Bake eta Bizikidetza
Txostenaren bitartez, elkarrekin esertzea eta
etorkizunerako oinarriak ezartzea lortu genuen, Euskal
Herriko bake eta askatasunezko etorkizunerako. Alderdi
Popularrari positiboa iruditu zitzaion, eta gure taldeak
uste du beharrezkoa dela lan horretan sakontzen jarraitzea.

Eskakizun demokratiko argiak partekatuta