Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Honako legez besteko proposamen hauek batera eztabaidatzea eta behin betiko ebazpena hartzea: Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, hezkuntzaren kalitatea hobetzeko lege-aurreproiekturako proposamenari buruz [10
11
02
01
0016] eta EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Espainiar Gobernuak proposatutako hezkuntza-erreformari buruz [10
11
02
01
0017].
2013.01.24
7
07:41
Deialdiko 6. puntua

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00016Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko lege-aurreproiekturako proposamenari buruz
10\11\02\01\00017Espainiar Gobernuak proposatutako hezkuntza-erreformari buruz

Izapideak

Batera tramitatu da 17. legez besteko proposamenarekin
Bertan behera geratu da tarteko proposamen bat onetsi delako, 16. legez besteko proposamenari egina, zeinarekin batera tramitatu baita

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (13:23)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (EH Bildu LT) (13:35)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Berriozabal Bóveda, Jone (EA-NV LT) (13:50)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:59)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (14:07)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (14:18)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (EH Bildu LT) (14:26)Bideoa ikusi

Berriozabal Bóveda, Jone (EA-NV LT) (14:33)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (14:38)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:45)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai zerrendako seigarren puntua: "Honako legez besteko
proposamen hauek batera eztabaidatzea eta behin betiko
ebazpena hartzea:

"Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez
besteko proposamena, hezkuntzaren kalitatea hobetzeko lege
aurreproiekturako proposamenari buruz.

"EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko
proposamena, Espainiar Gobernuak proposatutako hezkuntza-
erreformari buruz".

Proposamena egin duten taldeen txanda. Euskal Sozialistak
taldearen ordezkariak dauka hitza bere ekimena aurkezteko
eta aldezteko. Reyes jaunak, zurea da hitza.

REYES MARTÍN jaunak: Legebiltzarburua, legebiltzarkideok,
lehendakari, eguerdi on.

Ekimen honen bidez, Talde Sozialistak errefusatu egin nahi
du hezkuntzaren kalitatea hobetzeko LOMCE legearen
aurreproiektua -halako haserrea eragiten ari dena-, eta,
horrekin batera, Eusko Jaurlaritzari eskatu nahi dio
Hezkuntzaren arloan ditugun eskumenak defenda ditzan, Patxi
López lehendakariaren Gobernuak abiatutako bidetik. Izan
ere, oso aurreproiektu kaltegarria da LOMCE legearen
aurreproiektua; halaxe deritzogu Euskal Sozialistok, eta
halaxe deritzote, orobat, Euskadiko Eskola Kontseiluak,
Euskadiko gizarte-eragileek, sindikatuek eta guraso-
elkarteek.

Bi ikuspegitatik iruditzen zaigu kaltegarria: batetik,
okertu egiten duelako hezkuntzaren kalitatea eta areagotu
ikasleek ikasketa-prozesuan aurrera egiteko gainditu
beharreko trabak, eta, bestetik, Autonomia Estatutuan
jasotako hezkuntza-eskumenetan sartzen delako.

Lege horrek iragartzen dituen neurri guztiak oldarraldi
kontserbadore baten isla dira; oldarraldi hori orain arte
bizi izan dugun ongizate-estatuaren zimenduak eraisten ari
da, aberatsenei mesede eginez beti, klase ertaina txirotuta
eta bazterrean utzita sistematik kanporatutakoak. Eta
itxaropenari zirrikiturik ere ez uzteko, hezkuntza-
erreforma hori selektiboa eta bereizlea ere bada; hala,
murriztu egingo ditu hezkuntzak orain arte gazte guztiei
beren burua garatzeko eta gizartean aurrera egiten