Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, doako justiziaren gaineko dekretuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0030]
2013.01.31
8
07:03
Deialdiko laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00030Doako justiziaren gaineko dekretuari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (12:59)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (13:11)Bideoa ikusi

Otadui Biteri, Ana (EA-NV LT) (13:23)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (13:29)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (13:38)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (13:45)Bideoa ikusi

Otadui Biteri, Ana (EA-NV LT) (Eserlekutik) (13:51)Bideoa ikusi

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (13:53)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:56)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Jarraian gai-zerrendako laugarren puntua: "Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, doako justiziaren gaineko dekretuari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal Talde
Popularraren ordezkariak dauka hitza bere ekimena
aurkezteko eta aldezteko. Llanos anderea, zurea da hitza.

LLANOS GÓMEZ andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Egun on guztioi.

Gai hau aurreko legegintzaldian jorratutako gaietako
azkenetariko bat izan zen, eta, tamalez, berdin-antzeko
egoeran ekin behar diogu legegintzaldi honi ere.

Doako justiziak ezinbestekoa du baliabideak jasotzea eta
egokiro araututa egotea, diru-sarrera nahikorik ez dutenek
babes judizial eraginkorrerako eskubidea izan dezaten gure
konstituzio-ordenaren 24. artikuluan finkatutakoari
jarraikiz. Bestela, kolokan gera daitezke bai herritarren
eskubideak, bai zerbitzua ematen duten abokatuen eskubideak
baita sistema judiziala bera ere.

Joan den irailaren 1ean, Euskadin doako justizia arautzen
duen 110/2012 Dekretua sartu zen indarrean, aurretiaz
akordiorik lortu gabe, emaitza oneko elkarrizketarik lortu
gabe, Justizia Saila eta abokatuen elkargoa hiru urtetik
gora elkarrizketetan aritu ondoren, esan bezala, inolako
emaitzarik lortu gabe. Ordura arte, ondo ziharduen
zerbitzuak, eta zentzuzko baliabideak jasotzen zituen;
Dekretuak, ordea, bertan behera utzi du hori dena.

Luze eztabaidatu da Ganbera honetan dekretu honi buruz eta
haren bidezkotasunari buruz. Eztabaida horietan esan genuen
moduan, auzi korapilatsu ugari daude arren, zerbitzuak,
izatez, egokiro ziharduen, eta bai profesionalak bai
erabiltzaileak aski pozik zeuden harekin. Hala, kexak oso
gutxi ziren, zenbat gai izapidetzen ziren kontuan hartuta.

Hala eta guztiz ere, esan bezala, zerbitzuak egokiro
baziharduen ere, aurreko legegintzaldiaren hasieratik argi
geratu zen Justizia Saila tematuta zegoela Dekretua
aldatzen, hein batean, ofiziozko txandaren kontrola guztiz
bereganatzeko