Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, babes judizial eragingarrirako eskubidearen defentsari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0005]
2013.01.31
8
07:03

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00005Babes judizial eragingarrirako eskubidearen defentsari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (16:33)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (16:39)Bideoa ikusi

Aldaiturriaga Zorrozua, Norberto (EA-NV LT) (16:45)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (EH Bildu LT) (16:51)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (17:01)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (17:12)Bideoa ikusi

Aldaiturriaga Zorrozua, Norberto (EA-NV LT) (17:18)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (EH Bildu LT) (17:22)Bideoa ikusi

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (17:27)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:33)Bideoa ikusi

Testua

Seigarren puntua beste baterako utzi denez, gai-zerrendako
zazpigarren puntua: "Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak
egindako legez besteko proposamena, babes judizial
eragingarrirako eskubidearen defentsari buruz. Eztabaida
eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal Sozialistak
taldearen ordezkariak dauka hitza bere ekimena aurkezteko
eta aldezteko. Gallastegui anderea, zurea da hitza.

GALLASTEGUI OYARZÁBAL andreak: Eskerrik asko, mahaiburu
andrea. Arratsalde on, legebiltzarkide jaun-andreok.
Arratsalde on, Lehendakari jauna.

Labur jardungo naiz; izan ere, oinarrizko eskubide bat
aldezteko Talde Sozialistak aurkeztu eta gaur hemen
eztabaidatu behar dugun legez besteko proposamena guztiz
argia da, bai azalpenei bai xedapenei dagokienez. Hori
besterik ez da. Herritar guztien justiziarako eskubideaz
(oinarrizkoa) ari gara, hain justu ere.

Ez da inguru-minguru ibiltzeko garaia. Alderdi Popularraren
Gobernuaren Tasa Judizialen Legea nik gogoratzen dudan eta
gogoratzen den lege erregresiboenetako bat izateaz gain,
Konstituzioaren aurkakoa ere bada, aurrez aurre urratzen
duelako, baina ez zuzenbidez, herritar guztiek berdintasun-
baldintzetan justizia izateko aukera, aberatsentzako
justizia bat eta pobreentzako beste bat eratuta. Hori
bezain sinplea eta hori bezain tristea da.

Egia da ahoa betetzen zaigula baina, bideko zer zatitan
utzi ditugu ahaztuta horrenbeste borrokatu ditugun gauza
horiek guztiak eta printzipio horiek guztiak, askatasun-,
berdintasun- eta justizia-printzipio horiek guztiak, gure
antolamendu juridikoko goi mailako balio horiek? Zer da
funtsezko zerbitzuetarako sarbidea, esaterako, justiziarako
sarbidea arrazoi ekonomikoengatik mugatzeko kontu hori,
legebiltzarkideok? Aipuen adierazi ezinezko hiztegietara
pasatuko den egindako esaldi bat ere badaukagu: "Babes
judizial eraginkorretik eskudiruzko babes judizialera igaro
gara". Eta ezin dugu hori egiten utzi.

Ez dut gogoratzen orain arte gizarteko sektore