Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ekintzailetza-jarduerari laguntzeko planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0006]
2013.01.31
8
07:03

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00006Ekintzailetza-jarduerari laguntzeko planari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (17:35)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Itxaso González, Bixen (SV-ES LT) (17:41)Bideoa ikusi

Etxeberria Aranburu, Alex (EA-NV LT) (17:49)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Zulaika Portillo, Arri (EH Bildu LT) (17:54)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (18:03)Bideoa ikusi

Itxaso González, Bixen (SV-ES LT) (Eserlekutik) (18:05)Bideoa ikusi

Etxeberria Aranburu, Alex (EA-NV LT) (Eserlekutik) (18:06)Bideoa ikusi

Zulaika Portillo, Arri (EH Bildu LT) (Eserlekutik) (18:07)Bideoa ikusi

Botazioa. (18:09)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako zortzigarren puntua: "Euskal Legebiltzar
Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena,
ekintzailetza-jarduerari laguntzeko planari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal Talde
Popularraren ordezkariak dauka hitza bere ekimena
aurkezteko eta aldezteko. Quiroga anderea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Arratsalde on, jaun-andreok.

Euskal Talde Popularrak aurkeztutako legez besteko
proposamena aldezteko hitz egingo dut, eta ez da nire asmoa
hitzaldi luzea egitea, uste baitut garrantzitsua dela lan-
bizitza eta familiakoa edo pertsonala bateragarri egitea;
beraz, eztabaida hau jada izan dugunez Ganbera honetan eta
ekimen honekin itxi zenez aurreko legealdiko azken bilkura,
non Ekintzaileei eta Enpresa Txikiari Laguntzeko Legea
onartu baitzen, jaun-andreok, ez naiz luzatuko. Baina
nahiko nuke azaldu zein den Legebiltzar Talde Popularrak
aurkeztutako legez besteko proposamen honen helburua.

Esaten nizuenez, lege hau aurreko legealdiko azken bilkuran
onartu zen, eta talde honek ahalegin handia eskaini dion
eta aurreko legealdiaren bukaeran zorionez aurrera atera
zen proposamenetako bat izan zen. Lege honek Euskadin
ekintzailetza-jarduera sustatzera eta bultzatzera
bideratutako ekintza jakin batzuk arautzen eta proposatzen
ditu; besteak beste, erakundeen arteko lau urteko plana
egitea. Horixe da, hain zuzen, gure hasierako
proposamenaren edukia, eta, gainera, beharrezkoa iruditu
zaigu emate-data bat ezartzea.

Gure talde politikoa konprometituta dago, eta beti egon da,
sektore ekonomiko horrekin, hor baitaude aberastasunaren
eta enpleguaren benetako sortzaileak. Hori guztia bi
printzipiotan oinarritzen da: gizarteak enpresariaren
figurarekiko duen aintzatespen handian eta haren jarduera
garatzeko esparru egoki batean.

Eztabaidagai dugun ekimen honen une berean, Espainiako
Gobernuak proposamen batzuk iragarri zituen ekintzailetza
sustatzeko, bereziki gazteen