Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

11
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, hazi-kapital misto publiko-pribatuko funtsari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0007]
2013.02.07
9
07:33
Deialdiko bederatzigarren puntua

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00007Hazi-kapital misto publiko-pribatuko funtsari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (17:50)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Itxaso González, Bixen (SV-ES LT) (17:57)Bideoa ikusi

Etxeberria Aranburu, Alex (EA-NV LT) (18:00)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Isasi Balanzategi, Xabier (EH Bildu LT) (18:02)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (18:09)Bideoa ikusi

Itxaso González, Bixen (SV-ES LT) (18:15)Bideoa ikusi

Etxeberria Aranburu, Alex (EA-NV LT) (18:17)Bideoa ikusi

Isasi Balanzategi, Xabier (EH Bildu LT) (18:19)Bideoa ikusi

Botazioa. (18:24)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bederatzigarren puntua: "Euskal Legebiltzar
Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, hazi-
kapital misto publiko-pribatuko funtsari buruz. Eztabaida
eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal Talde
Popularraren ordezkariak dauka hitza bere ekimena aurkeztu
eta aldezteko. Quiroga andrea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Arratsalde on.

Legebiltzarkideok, Talde Popularrak ekimen hau aurkeztu du,
Osoko Bilkuran eztabaidatu dadin, beharrezkotzat jotzen
baitu Eusko Jaurlaritzak berariazko araudi bat eratzea
ekintzaileen euskal legean jasotako kontzeptu berri hori
garatze aldera -izena ere benetan bitxia duena, bide batez
esanda-.

Hazi-kapital misto publiko-pribatua da, hain zuzen,
kontzeptu hori, eta aipaturiko legean aurreikusitako arau-
garapenaren barruan sartzen da; hala, gure ustez, Gobernu
honek lehentasunezkotzat jo behar du araudi hori garatzea,
haren bidez ekintzaileen zerbitzura jarri ahal izango baita
haien proiektuak garatzeko behar duten finantziazioa.

Horren harira, Europako Batzordeak askotan azaldu du
lehiakortasun- eta hazkunde-premiei aurre egiteko
ezinbestekoa duela enpresa-espiritu dinamikoa. Era berean,
lehiakortasuna bermatzeko eta ekonomia hazteko,
funtsezkotzat jo du enpresa-kopuruan oreka lortzea, eta,
oreka hori lortzeko, garrantzitsua da enpresak sortzea eta
eskualdatzea, proiektu berrietan murgiltzeko prest dauden
enpresaburuak egotea eta enpresek hazten jarraitzea.

Ekintzailetzari dagokionez, bai Espainia bai Euskadi,
ahaleginak ahalegin, lekutan gaude oraindik beste herrialde
batzuetatik, hala nola Estatu Batuetatik edo Alemania,
Danimarka eta Suediatik. Izan ere, herrialde horietan,
ekintzaileei, esku artean ideia on bat duten neurrian, ez
zaie batere nekeza gertatzen beren negozio-eredua
hezurmamitzeko finantziazioa lortzea. Era berean, ez dute
ia arazorik negozioa handitzeko behar duten kapitala
eskuratzeko.

Herrialde horietan