Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
EH Bildu legebiltzar taldeak egindako legez besteko proposamena, sektore publikoko behin-behineko langileei finikitatutako kontratuei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0044]
2013.02.14
10
06:14
Deialdiko bosgarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00044Sektore publikoko behin-behineko langileei finikitatutako kontratuei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Zulaika Portillo, Arri (EH Bildu LT) (15:31)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (15:40)Bideoa ikusi

Orbegozo Uribe, Kerman (EA-NV LT) (15:48)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (15:55)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (15:55)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Zulaika Portillo, Arri (EH Bildu LT) (16:02)Bideoa ikusi

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (16:04)Bideoa ikusi

Orbegozo Uribe, Kerman (EA-NV LT) (16:09)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (16:14)Bideoa ikusi

Botazioak. (16:18)Bideoa ikusi

Testua

Arratsaldeko hirurak eta hogeita hamaikan ekin zaio berriz
bilkurari.

LEHENDAKARIAK: Arratsalde on.

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "EH Bildu legebiltzar-
taldeak egindako legez besteko proposamena, sektore
publikoko behin-behineko langileei finikitatutako
kontratuei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. EH Bildu
taldearen ordezkariak dauka hitza bere ekimena aurkezteko
eta aldezteko. Zulaika anderea, zurea da hitza.

ZULAIKA PORTILLO andreak: Presidente andrea, eskerrik asko.
Lehendakari jauna, legebiltzarkideok, arratsalde on denoi.

Iaz, abenduaren 28an, Eusko Jaurlaritza berriak lege-
proiektua proposatu zion Ganbera honi, sektore publikoko
2013ko aparteko ordainsariaren gaineko neurriei buruz.
Lege-proiektu horrek neurri zehatz bat jasotzen zuen:
ekaineko aparteko ordainsaria urtarrilean ordaintzea, eta
abendukoa, ekainean. Neurri horrek Euskal Autonomia
Erkidegoko Administrazio publikoko 67.000 langilerengan
eragin zuzena du.

Neurri horrekin, Erkoreka jaunaren hitzetan, eta hitzez
hitz irakurtzen dut, "se da una solución equilibrada y
razonable a la situación creada por la resolución del
Tribunal Constitucional del 11 de diciembre pasado, que
además respeta la ley, protege los intereses de los
funcionarios e impulsa la promoción de la economía vasca,
fomentando o promoviendo la demanda privada".

Irtenbide bat, zeri? Laburbilduz, aldaketa bat sektore
publikoan aparteko ordainsariak ordaintzeko ordutegian.
Besterik ez. Edo, beste modu batean esanda, plazebo bat
Jaurlaritzak 2012ko abenduko aparteko ordainsaria galdutzat
ematen duela disimulatzeko, edo, beste hitzetan esanda,
sektore publikoko langileen soldataren % 7ko murrizketa
2012an.

Beraz, galdutzat eman zenuten 2012ko abenduko aparteko
ordainsaria. Hori argi azaldu behar zaie herritarrei.
Langile publikoen eroste-ahalmena murriztearen alde egin
zenuten; zehazki, langileen urte osoko soldata 2012an % 7
jaitsi zen.

Eta hori guztia gainera negoziazio