Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, sektore publikoko erakundeei eta EAEko Administrazio Orokorrak zuzenean edo zeharka parte hartzen duen erakundeei buruzko datuen gardentasunari eta publikotasunari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0050]
2013.02.21
12
04:50

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00050Sektore publikoko erakundeei eta EAEko Administrazio Orokorrak zuzenean edo zeharka parte hartzen duen erakundeei buruzko datuen gardentasunari eta publikotasunari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:53)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (13:56)Bideoa ikusi

Carro Iglesias, Javier (EA-NV LT) (14:02)Bideoa ikusi

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (14:06)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Zulaika Portillo, Arri (EH Bildu LT) (14:10)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (14:13)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (14:16)Bideoa ikusi

Carro Iglesias, Javier (EA-NV LT) (14:19)Bideoa ikusi

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (Eserlekutik) (14:21)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:23)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Mistoa-UPyD
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
sektore publikoko erakundeei eta EAEko Administrazio
Orokorrak zuzenean edo zeharka parte hartzen duen
erakundeei buruzko datuen gardentasunari eta
publikotasunari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda da. Mistoa-UPyD
taldearen ordezkariak dauka hitza, bere ekimena aurkezteko
eta aldezteko. Maneiro jauna, zurea da hitza.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Oso labur hitz egingo dut.

Zuzenketa proposatu duten talde guztiekin sinatu dugun
erdibideko akordio bat dago. Beraz, lehenik eta behin,
eskerrak eman nahi dizkiet gainerako taldeei, akordioagatik
ez ezik, erdibideko zuzenketagatik ez ezik, aurkeztutako
zuzenketengatik ere. Izan ere, gehienak, guztiak azken
batean, ongi zeuden, eta guztiak onargarriak ziren. Beraz,
eskerrik asko gainerako taldeei.

Ez zait iruditzen gai honek garrantzi txikia duenik, nahiz
eta eztabaida ez den luzatuko, akordio bat dagoelako. Uste
dut ez dela bigarren mailako gai bat, eta, nolanahi ere,
erne egongo gara hemen itundu dena eta Eusko Jaurlaritzari
eskatzen zaiona bete dadin.

Beraz, erdibideko zuzenketak honako hau dio: "Eusko
Legebiltzarrak honako hau eskatu dio Eusko Jaurlaritzari:
indarrean dagoen legeria betez, eta ahalik eta
gardentasunik handiena lortzearren, sektore publikoa
osatzen duten erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko
Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu
bategina aldatzen duen martxoaren 1eko 6/2012 Legean,
Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta
Kontabilitateari buruzko Legean eta zatirik handienean
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak partaidetu
edo finantzatzen dituen erakundeak arautzeko Herri Kontuen
Euskal Epaitegiaren Legean aipatzen diren erakunde
partaidetuen informazio ekonomiko eta sozietate-informazio
garrantzitsua zabaldu eta hobetu dezan, informazio hori
erakunde guztientzat homogeneoki