Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Interpelazioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza berria sortzeari buruz. [10
10
04
01
0011]
2013.02.22
13
04:06
Deialdiko 7. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\10\04\01\00011Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza berria sortzeari buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:14)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:22)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:29)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:34)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Interpelazioa, Arantza
Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza
berria sortzeari buruz".

Quiroga andrea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea. Egun
on.

Hasteko, lehendakari jauna, interpelazioa aurkeztu
aurretik, eskerrak eman nahi dizkizut interpelazioari zuk
zeuk erantzungo diozulako. Badakit interpelazioaren
erantzuna zure kabineteko edozein kideren eskuetan utz
zenezakeela, zure eskubidea baliatuz, eta eskertzen dizut
gaur aurkezten dugunaren moduko gai garrantzitsu bati
erantzun nahi izatea, eta zure jarrera, lehendakari zaren
heinean, lehen eskutik entzuteko aukera ematea.

Interpelazio hau eragin duen arrazoia da "bakearena eta
bizikidetzarena" izango dela adierazi duzun idazkaritza
orokorra sortzeko erabakia. Zuk zeuk azaldu zenuenez,
helburua da egitura berri batean biltzea orain hainbat
sailetan banatuta dauden baketzeari eta bizikidetzari
buruzko gaiak; hau da, zure hitzetan, lehendik zeuden
egiturak sinplifikatzeko.

Azken batean, ontzat eman genezake azalpen hori,
idazkaritza horretan zer jende egongo den jakin ez ezik,
haren egiazko helburua zein den ere jakingo ez bagenu. Zuk
zeuk azaldu duzunez, iraganaren berrikusketa kritikoa
egiteko, bakea behin betiko finkatzeko eta bizikidetza
sendotzeko izango da.

Gaurko bilkuran Euskadiren azkenaldiko historiari buruz
ezer ez dakien gonbidatu bat izango bagenu, helburu horiek
entzun ondoren, inolako zailtasunik gabe ondorioztatu ahal
izango luke Euskadin gatazka armatua bizi izan dugula, eta
beren jarduerak kritikoki berrikusteko beharra duten aldeak
daudela aurrez aurre (honen moduko zerbait: "zer gaizki
egin dugun guztion artean"), eta bakea behin betiko
finkatzeko (alegia, elkar hiltzeko motiborik ez ematea),
eta bizikidetza indartzeko beharra ditugula, aurrez aurre
izango ziren bi aldeek elkarren bizitza eragotzi baitute,
eta ez baitute bizikide izan nahi