Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Kargudun Publikoaren Jokaera Kodea eta haren Bateraezintasunen Erregimena arautzeko. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
09
02
02
0004]
2013.02.28
14
05:34
Deialdiko 3. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\09\02\02\00004Kargu publikodunaren jokabide-kodea eta haren bateraezintasun-araubidea arautzeko

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (10:34)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (10:46)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:53)Bideoa ikusi

Mintegi Lakarra, Laura (EH Bildu LT) (10:58)Bideoa ikusi

Otadui Biteri, Ana (EA-NV LT) (11:02)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (11:11)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (11:17)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (11:19)Bideoa ikusi

Mintegi Lakarra, Laura (EH Bildu LT) (Eserlekutik) (11:21)Bideoa ikusi

Otadui Biteri, Ana (EA-NV LT) (11:22)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:25)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Kargudun
Publikoaren Jokaera Kodea eta haren Bateraezintasunen
Erregimena arautzeko. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida
eta behin betiko ebazpena".

Banatu zaizuen dokumentazioan daukazue Jaurlaritzaren
irizpena, eta horrenbestez, irakurri gabe, eztabaidari
ekingo diogu zuzenean.

Aldeko txandan, nork...?

Guztiok. Bada, Euskal Talde Sozialistaren ordezkari den
Mendia andereak dauka hitza.

MENDIA CUEVA andreak: Egun on guztioi, legebiltzarkideak,
lehendakari jauna.

Talde Sozialistak gaur Ganbera honetan kargu publikodunen
jokabide kodea eta haien bateraezintasunen araubidea
arautzen duen lege proposamena aurkezten du, aintzat hartua
izan dadin.

Talde Sozialistatik kontsideratzen dugu beharrezkoa zela
indarrean dagoen erregimena gaurkotzea, dakizuen bezala,
lehendabizi 7/1981 Legeari zegokiona eta ondoren 32/1983
Legeari; azken hau, gai honi buruzko lege berezien artean
lehenetarikoa izan zen.

Aipaturiko bi lege hauen helburu nagusiena gardentasuna,
eraginkortasuna eta funtzio publikoetarako dedikazioa
bermatzea izan da; eta, era berean, euren independentzia
eta inpartzialtasuna arriskuan jar ditzaketen edota zeregin
publikoa kaltetu dezaketen iharduera edo interesak
saihestea.

Testu hau egin genuenean, hainbat printzipio izan genituen
gidari. Garrantzitsuena zen kargu publikoak zorrotz
kontrolatzeko aukera emango zuen lege bat egitea,
herritarrek arlo publikoaren kudeaketarekiko eta haren
kudeatzaileekiko konfiantza gal ez zezaten. Beste
printzipio bat zen adostasunik handiena lortzen saiatzea.
Horregatik abiatu ginen proiektu eroritik eta hari
aurkeztutako zuzenketetatik, Ganbera honetako talde guztiak
proposatutakoan oinarrituta.

Lege-proposamen honek aurrera egiten du eta sakondu egiten
du bide horretan, eta kargu publikoaren kontzeptua
zabaltzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan
funtzio publikoak betetzen dituzten gehienak sartzeko
arautzen