Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Paco Larrañagaren espetxe-egoerari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0048]
2013.02.28
14
05:34
Deialdiko 8. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00048Paco Larrañagaren espetxe-egoerari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (15:51)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (15:56)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (16:02)Bideoa ikusi

Maeztu Perez, Daniel (EH Bildu LT) (16:02)Bideoa ikusi

Ramírez-Escudero Isusi, Juan Carlos (EA-NV LT) (16:08)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (Eserlekutik) (16:11)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (16:14)Bideoa ikusi

Maeztu Perez, Daniel (EH Bildu LT) (Eserlekutik) (16:16)Bideoa ikusi

Ramírez-Escudero Isusi, Juan Carlos (EA-NV LT) (Eserlekutik) (16:17)Bideoa ikusi

Botazioa. (16:18)Bideoa ikusi

Testua

Arratsaldeko hirurak eta berrogeita hamabian ekin zaio
berriz bilkurari.

LEHENDAKARIAK: Arratsalde on guztioi. Osoko bilkurari
jarraia emango diogu.

Gai-zerrendako zortzigarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
Paco Larrañagaren espetxe-egoerari buruz. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal Sozialistak
taldearen ordezkariak dauka hitza bere ekimena aurkezteko
eta aldezteko. Mendia anderea, zurea da hitza.

MENDIA CUEVA andreak: Arratsalde on guztioi. Mila esker,
mahaiburu anderea.

Dakizuen moduan, Paco Larrañaga jatorri euskaldun eta
filipinarreko gazte bat da, 1999ko maiatzaren 5ean salaketa
jarri, epaiketa egin eta biziarteko kartzela-zigorra ezarri
ziotena Filipinetan. Gerora, ordea, 2004ko otsailaren 4an,
Filipinetako legedian izandako aldaketa bat zela medio,
heriotza-zigorra ezarri zioten, nahiz eta zigor hori
biziarteko kartzela-zigorraz kommutatu zioten gero. 2006an,
familiak eta Espainiako Gobernuak eginiko gestio batzuei
esker, Espainiara ekarri zuten zigorra betetzera, eta
Martutenen dago gaur egun.

Espainian, biziarteko kartzela-zigorra ez dagoenez,
Auzitegi Nazionalak berrogei urteko kartzela-aldia ezarri
zion Filipinetako zigor horren ordez. 2010ean, familiak eta
bere abokatuek indultua eskatu zieten Filipinetako
agintariei. Espainiako Gobernuak eskaera horri babesa
ematen ziola adierazi zien Filipinetako agintariei. Eta
Talde Popularrarekin erdibideko zuzenketa bat adostu eta
sinatu ondoren gaur dakarkigun legez besteko proposamen
honen bidez zera eskatzen dugu, abiaraz daitezela Paco
Larrañagarentzat indultu hori lortzeko beharrezko diren
gestio diplomatiko guztiak, Espainiaren eta Filipinen
artean dagoen aldebiko ituneko 11. artikuluari jarraikiz.

Zergatik indultua? Ba Paco Larrañaga... Nazio Batuen Giza
Eskubideen aldeko batzordearen 2006ko ebazpen batek ere
adierazi zuen epaiketa bidegabea izan zela, eta oinarrizko
eskubideak urratu zirela, Giza