Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

14
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari egina, euskal sektore publikoko behin-behineko langileei finikitatutako kontratuei buruzko legebiltzar-aginduari buruz. [10
10
05
01
0033]
2013.03.01
15
04:58
Deialdiko hamabosgarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00033Euskal sektore publikoko behin-behineko langileei finikitatutako kontratuei buruzko legebiltzar-aginduari buruz

Izapideak

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (13:19)Bideoa ikusi

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua (13:21)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (13:22)Bideoa ikusi

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua (13:25)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamabosgarren puntua: "Galdera, Arantza
Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari egina,
euskal sektore publikoko behin-behineko langileei
finikitatutako kontratuei buruzko legebiltzar-aginduari
buruz".

Quiroga anderea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Onartzen badidazu, eserlekutik bertatik hartuko dut hitza.

Sailburu jauna, berriki egindako osoko bilkura batean,
erdibideko zuzenketa bat onartu zen, eta, dirudienez
sektore publikoko behin-behineko langileen kontratu
kitatuei eragiten die. Eta "dirudienez" esaten dut,
eztabaida hartan bertan zalantzak ere sortu baitziren Eusko
Jaurlaritzan administrazio publikoan lan egindako langileak
pertsona horien artean zeuden ala ez.

Akordioak testu hau jasotzen du puntu horietako batean:
"Euskadiko sektore publikoko behin-behineko langileen
2012ko abenduko aparteko ordainsariekin lotuta dagoen
edozein erabaki hartzerakoan, aintzat har dadila
Konstituzio Auzitegiak bere epaian esaten duena".
Horrenbestez, ordainsarien itzulketa Konstituzio
Auzitegiaren epaiaren zain geratuko da.

Legebiltzar-agindu horrek eskatzen duena da, bistakoa
denez, legea urratzea; arduragabekeria bat, gure ustez,
akordio hori sinatu zuten taldeen aldetik. Baina, gainera,
akordio hori sinatu zuen taldeetako bat Gobernua babesten
duen legebiltzar-taldea da.

Beraz, sailburu jauna, galdetu nahi dizuguna da, eta
eztabaida hartan ere esan genuen, zer asmo duen zure
sailak, legebiltzar-agindua beteko duen ala ez euskal
sektore publikoko behin-behineko langileei kitatutako
kontratuei dagokienez.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga anderea.

Erantzuteko, Jaurlaritzaren ordezkaria den Erkoreka jaunak
dauka hitza.

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIAKO SAILBURUAK (Erkoreka
Gervasio): Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea.

Quiroga andrea, zure galderaren erantzunak baiezkoa izan
behar du ezinbestean. Ganbera honek onartutako