Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Eztabaida monografikoa, hazkunde ekonomikoa bultzatzeko eta langabeziari aurre egiteko neurriei buruz [10
11
08
00
0001]
2013.03.08
17
05:10
Deialdiko 1.puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\08\00\00001Hazkunde ekonomikoa bultzatzeko eta langabeziari aurre egiteko neurriei buruz.

Izapideak

Onetsitako proposamenak: 23 EA-NVkoak- 20 EH Bildukoak- 12 Mistoa-UPyDkoak- 40 SV-ESekoak, eta PV-ETPk aurkeztutako 10etatik, beraietan jasotako ataletatik 70 onetsi dira. Ezetsi da Mistoa-UPyDko 6. proposamenari eta EA-NVko 26.ari egindako erdibidekoa. Berdinketak atera dira aurkeztutako proposamenetako 17ren botazioetan eta hurrengo osoko bilkuran ebatziko dira.

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

López Álvarez, Patxi (SV-ES LT) (09:36)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (10:10)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:31)Bideoa ikusi

Arrondo Aldasoro, Belén (EH Bildu LT) (10:59)Bideoa ikusi

Arregi Romarate, Amaia (EA-NV LT) (11:28)Bideoa ikusi

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, sailburua (11:58)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

López Álvarez, Patxi (SV-ES LT) (12:27)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:42)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (12:50)Bideoa ikusi

Arrondo Aldasoro, Belén (EH Bildu LT) (13:00)Bideoa ikusi

Arregi Romarate, Amaia (EA-NV LT) (13:11)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Ebazpen-Proposamenak

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (16:02)Bideoa ikusi

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (16:26)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (16:46)Bideoa ikusi

Zulaika Portillo, Arri (EH Bildu LT) (16:54)Bideoa ikusi

Aiartza Zallo, Jon (EA-NV LT) (17:06)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Botazioa. (18:10)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako puntu bakarra: "Eztabaida monografikoa,
hazkunde ekonomikoa bultzatzeko eta langabeziari aurre
egiteko neurriei buruz".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal Sozialistak
taldearen ordezkariak dauka hitza bere ekimena aurkezteko
eta aldezteko. López jauna, zurea da hitza.

LÓPEZ ÁLVAREZ jaunak: Presidente andrea, legebiltzarkideok,
egun on guztioi.

Bigarren aldiz legealdian osoko bilkura monografiko bat
ospatzen dugu Legebiltzar honetan. Bigarren aldiz Talde
Sozialistaren ekimenak gizartea gehien kezkatzen duen arazo
bat ekartzen du hona. Nire alderdiak eta nik neuk
pertsonalki hauteskunde kanpainatik dugun konpromezua
honako hau da: Parlamentu honen hasierako betebehar bat,
enplegua eta hazkunde ekonomikoari buruz eztabaidatzea,
hain zuzen ere.

Krisiari eta langabeziari aurre egitea da gaur egun gure
gizartean dugun lehentasunik garrantzitsuena. Euskadin gure
inguruan baino langabezi tasak txikiagoak izan arren, ezin
ditugu datu hauek gutxietsi.

Hor kanpoan ditugun 178.000 langabetuek erantzunak eskatzen
dizkigute guri guztioi; 178.000 arrazoi ditugu langabeziari
premiaz aurre egiteko. 178.000 drama pertsonal euskal
ekonomiaren alde akordioak bilatzeko, eta guri dagokigu
arazo honi erantzun sendoa ematea.

Nire taldeak ekimen ezberdinak ekarriko ditu gaur hona,
baina ez da gure helburua bizpahiru neurri hartu krisiaren
ondorio larrienei adabaki hutsak jartzeko. Eredu ekonomikoa
aldatu behar dugu. Europan politika neoliberalek ezarri
dizkiguten neurri ekonomiekin amaitu behar dugu.

Gure gizartean txirotasuna eta ezberdintasunak handitzen
ari diren politikekin amaitu behar dugu. Ekonomiak
hiritarren kontrola izan behar du, ekonomia hiritarren
kontrol politikora bueltatu behar da. Baten batek esan
dezake "Gobernuek ez dute enplegua sortzen; horretarako,
enpresa pribatuak ditugu", baina ez da egia.

Gobernuek ez dute enplegu zuzena sortzen oposizioa alde
batera utzirik, noski, baina gaur hemen neurri asko martxan
jar ditzakegu gure sektore