Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Mozioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Eusko Jaurlaritzaren Bakegintzarako eta Bizikidetzarako Idazkaritzari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
03
00
0003]
2013.03.14
18
05:02
Deialdiko 3. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00003Eusko Jaurlaritzaren Bakegintzarako eta Bizikidetzarako Idazkaritzari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:30)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:42)Bideoa ikusi

Ares Taboada, Rodolfo (SV-ES LT) (11:51)Bideoa ikusi

Iturrate Ibarra, Iñigo (EA-NV LT) (12:00)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Mintegi Lakarra, Laura (EH Bildu LT) (12:10)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (12:20)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:27)Bideoa ikusi

Ares Taboada, Rodolfo (SV-ES LT) (12:33)Bideoa ikusi

Iturrate Ibarra, Iñigo (EA-NV LT) (12:39)Bideoa ikusi

Mintegi Lakarra, Laura (EH Bildu LT) (12:46)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:51)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Mozioa, Arantza Quiroga
Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua,
Eusko Jaurlaritzaren Bakegintzarako eta Bizikidetzarako
Idazkaritzari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda da bere ekimena
aurkeztu eta aldezteko. Quiroga anderea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.

Jaun-andreok, joan den martxoaren 1ean interpelazioa egin
zitzaion lehendakariari, eta horrek eman dio bide sortu
berri den Eusko Jaurlaritzaren Bakegintzarako eta
Bizikidetzarako Idazkaritzari.

Gure taldea oso kritikoa da eta izan da, ez hainbeste
Jaurlaritzaren barruan egitura hori sortzearekin, baizik
eta planteatu diren helburuekin eta lan-ildoarekin, eta
halaxe jakinarazi genion lehendakariari interpelazio
hartan. Izan ere, idazkaritza horren ahaleginak ez daude
bideratuta terrorismoa gaitzestera eta Terrorismoaren
Biktimen Aitortza eta Ordainerako Legea betetzera eta
garatzera, baizik eta ETAk gehiago ez hiltzeko erabakiari
probetxua ateratzeko etengabe egiten dituen ahalegin
tematiei laguntzera. Egunero ikusten ditugun jarrerek eta
entzuten ditugun hitzek -gaur ere berriro ikusi dugu-,
alderdi baten estatutuez harago, erakusten digute ez dela
konbikzioz izan, baizik eta beharragatik.

Hain zuzen, uste dugu egoera berri honetan ezin direla
apaldu azken urteotan Legebiltzar honetan hainbat akordio
bildu dituzten eskakizunak. Eskakizun horietatik
garrantzitsuena, gure ustez, Terrorismoaren Biktimen
Aitortza eta Ordainerako Legea da, eta hura aplikatzeko eta
garatzeko eskatzen du, hain justu, gure mozioak.

Halakorik ez da aipatu ere egiten, jaun-andreok,
idazkaritza horretako ordezkariak azken egun hauetan egiten
ari diren adierazpenetan, eta horrek gure beldurrak
berretsi egiten ditu. Egin diren adierazpen bakarrak ETAko
presoentzako espetxe-onurak eskatzeari buruzkoak izan dira,
euskal gizarteak pertsona horiekiko enpatia izan dezan,
gaixo daudela edo odolik