Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, EITB erakundearen berrantolamenduari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
03
00
0006]
2013.03.14
18
05:02
Deialdiko 5. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00006EITB erakundearen berrantolamenduari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:49)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (13:56)Bideoa ikusi

Unzalu Hermosa, Mikel (SV-ES LT) (14:04)Bideoa ikusi

Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT) (14:09)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (14:15)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (14:18)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (14:23)Bideoa ikusi

Unzalu Hermosa, Mikel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (14:26)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (Eserlekutik) (14:29)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:31)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (14:33)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Mozioa, Gorka Maneiro
Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua,
EITB erakundearen berrantolamenduari buruz. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duenaren txanda da. Maneiro jauna, zurea
da hitza ekimena aurkezteko eta aldezteko.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.

Kasu honetan, EITB erakunde publikoaren berrantolaketari
buruz hitz egin nahi dugu, gure ustez beharrezkoa baita.

Mozio bat aurkeztu genuen, Eusko Jaurlaritzari EITB talde
publikoa berrantolatzeko pausoak eman zitzan eskatzeko
interpelazioaren ondoren, eta, mozio horretan, EITBk euskal
gizartearentzat benetako zerbitzu publiko bat izateko behar
duen egitura bakarrik izatea eskatzen genuen, eta
profesionaltasuna, aniztasunaren errespetua, independentzia
eta inpartzialtasuna gidari izatea. Eta eskatzen genuen
Gobernua eta EITBren talde kudeatzailea kontrol-batzordean
aurkeztea lehenbailehen, zer neurri hartzen ari diren
azaltzeko eta, hala badagokio, erakundearen egitura
murrizteko.

Azkenik, popularren taldearekin erdibideko zuzenketa bat
adostu dugu, eta, bide batez, eskerrak eman nahi dizkiet
zuzenketa hau sinatzeko agertu duten jarrera onagatik.
Erdibideko zuzenketa horretan, gure ustez garrantzitsuak
diren bi gai jasotzen dira.

Batetik, Gobernuari eskatzen diogu, sei hilabeteko epean,
plan bat aurkeztu dezala EITB taldea berrantolatzeko eta
haren egiturak egokitu eta arrazionalizatzeko, Euskal
Irrati Telebistak ikus-entzunezko sektorearen errealitate
berriaren aurrean dituen erronka berriei hobeto aurre
egiteko.

Eta, beraz, EITBren zuzendaritza berriari eskatzen diogu -
EITBk zuzendaritza berria duenez- gauza bat funtsezkoa
iruditzen zaiguna, are gehiago orain, bizi ditugun garai
hauetan, eta Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak
taldearen artean zuzendari nagusi berria aukeratzeko
hitzarmen-politika bat egon dela ikusirik. Zuzendaritza
horri eskatzen diogu profesionaltasuna,