Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Galdera, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Ajuria Enean Irango Errepublika Islamikoaren enbaxadoreari egindako harrera ofizialari buruz [10
10
05
01
0051]
2013.03.15
19
04:38

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00051Ajuria Enean Irango Errepublika Islamikoaren enbaxadoreari egindako harrera ofizialari buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (10:56)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:58)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:59)Bideoa ikusi

Lehendakaria (11:02)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zortzigarren puntua: "Galdera, Iñaki
Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak lehendakariari egina, Ajuria Enean Irango
Errepublika Islamikoaren enbaxadoreari egindako harrera
ofizialari buruz".

Oyarzabal jauna, zurea da hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, presidente
andrea.

Lehendakari jauna, lehengo astean, harrigarria bada ere,
ohorez egin zitzaion ongi etorria Irango Errepublika
Islamiarreko ordezkariari. Erregimen hori teokratikoa,
diktatoriala eta errepresiboa da, eta egunero urratzen ditu
giza eskubideak. Legebiltzarrak egin zion ongi etorria
goizean -presidente andreak egin zion harrera-, eta,
ondoren, zuk, Urkullu jauna, arratsaldez, Ajuria Enean.

Gertaera hark harridura eta haserrea eragin zien, niri eta
nire taldeari ez ezik, giza eskubideekiko sentsibilitatea
duten eta haiekiko konpromisoak dituzten talde askori ere,
eta zure jarrera kritikatu zuten.

Galdera hau egin nahi dizut: Zure ustez, merezi izan zuen?
Zure ustez, bada halako akats politiko eta diplomatiko bat
justifikatzen duen arrazoirik? Zure ustez, bada zuk, euskal
gizartearen ordezkari zaren aldetik, defendatu behar
dituzun printzipio demokratikoei hala uko egitea
justifikatzen duen arrazoirik?

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Oyarzabal jauna.

Jaurlaritzaren ordezkaria, lehendakari jauna, zurea da
hitza.

JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria):
Legebiltzarburu andrea, legebiltzarkideok.

Oyarzabal jauna, galderari galdera bat: zer iruditzen zaizu
Espainiak Irango enbaxadore bat onartzea? Zure iritzia zure
alderdiarena baldin bada, nola onartzen duzue Iranek
Espainian enbaxada bat edukitzea? Erantzuna erreza da, hitz
bakar batekin azaldu daitekeena: diplomazia. Eta diplomazia
elkarrizketa da.

Oyarzabal jauna, oso sinplea da. Espainiak Irango
enbaxadore bat du Espainiako Gobernuak harreman
normalizatuak dituelako Iranekin, zuk bakea eta segurtasuna
mehatxatzen dituela eta giza eskubideei dagokienez
erregistro txarrenak dituela