Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Mozioa, José Antonio Pastor Garrido Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, egitura publikoaren murrizketari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
03
00
0007]
2013.03.21
20
07:49

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00007Egitura publikoaren murrizketari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (09:54)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (10:04)Bideoa ikusi

Otadui Biteri, Ana (EA-NV LT) (10:12)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:22)Bideoa ikusi

Zulaika Portillo, Arri (EH Bildu LT) (10:32)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (10:36)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (10:40)Bideoa ikusi

Otadui Biteri, Ana (EA-NV LT) (10:46)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:50)Bideoa ikusi

Zulaika Portillo, Arri (EH Bildu LT) (10:55)Bideoa ikusi

Botazioa. (10:57)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Mozioa, José Antonio
Pastor Garrido Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak
aurkeztua, egitura publikoaren murrizketari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duenaren txanda. Pastor jauna, zurea da
hitza, ekimena aurkezteko eta aldezteko.

PASTOR GARRIDO jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.

Gaur eztabaidara dakargun mozio honen bitartez, gure asmoa
da Legebiltzar honek ezagutzea, lehenik, eta eztabaidatzea,
gero, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko sektore publikoa
berrantolatzeko eta sinplifikatzeko egindako egiazko edo
gezurrezko plan hori.

Egiazko edo gezurrezko plana diot, Urkullu jaunaren
Gobernua ez baita orain artean nabarmendu argitasunez edo
koherentziaz jokatzeagatik, egun batean baieztatutakoa
ezeztatu egiten baitu hurrengoan. Bada, Gobernu honen ia-ia
klasiko bat bilakatu da barruko kontraesanen ikuskizun
hori, eta oso agerian geratzen da lehendakariak bere
bozeramailea behin eta berriz zuzentzen duenean. Erkoreka
jauna azkenaldian oso fin ibili ez delako izango da, akaso.

Eta kontraesan horiek ulertuko genituzke Gobernu hau
jardueraz eta eginkizunez itota ibiliko balitz, baina ez da
hala. Harritzekoa da zer-nolako patxadaz hartu duen Gobernu
honek, orain artean, balizko larrialdi nazional hori, azken
aste honetan halako susperraldi bat izan duela dirudien
arren.

Erkoreka jaunak joan den urtarrilaren 8an iragarri zigun
lehendakariak Euskadiko egitura publikoa murrizteko plan
bat aurkeztu ziola Gobernu Kontseiluari, helburu oso
zehatzak zituen plan bat: sektore publikoa % 25 murriztea,
79 erakunde publiko kenduta, konpromisoa hartuta, hori bai,
murrizketa horrekin enplegu publikoari kalterik ez
eragiteko.

Bozeramailearen hitzetan plana zen hori, ordea,
legegintzaldian sektore publikoa murrizteari buruzko
gogoeta orokor batzuen multzoa besterik ez zen
lehendakariaren hitzetan. Beraz, ez zen han ez sektore
publikoa arrazionalizatzeko prozesu osoaren balioespen
ekonomikorik, ez abian jartzeko