Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Mozioa, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, 110/2012 Dekretuaren disfuntzioak desagerrarazteko jardunbideei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
03
00
0009]
2013.03.21
20
07:49

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00009110/2012 Dekretuaren disfuntzioak desagerrarazteko jardunbideei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (10:58)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (11:08)Bideoa ikusi

Otadui Biteri, Ana (EA-NV LT) (11:21)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (11:28)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (11:33)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (11:39)Bideoa ikusi

Otadui Biteri, Ana (EA-NV LT) (Eserlekutik) (11:46)Bideoa ikusi

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (Eserlekutik) (11:48)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:51)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Mozioa, Nerea Llanos
Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua,
110/2012 Dekretuaren disfuntzioak desagerrarazteko
jardunbideei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Llanos andre, zurea
da hitza ekimena aurkezteko eta aldezteko.

LLANOS GÓMEZ andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Egun on guztioi.

Hasteko, esan nahi dut ez dudala gai bakarrari buruz hitz
egiten, ez naizela obsesiboa, eta, sinets iezadazue, ez
dudala obsesio berezirik doako justiziarekin. Gai hau
berriro ekarri dugu hona, Doako Justizia arautzen duen
110/2012 Dekretuaren disfuntzioak zuzentzeko. Izan ere,
Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailetik... Izan ere, Eusko
Jaurlaritza ez da hitzetatik ekintzetara igaro, eta ez ditu
konpondu araudi berriak sortutako arazoak, Ganbera honek
onartua betez. Eta beti da egokia, gure iritziz, Ganbera
honen ebazpenak betetzea, baina are gehiago ebazpena
betetzeak eskubide bat bermatuko badu, kasu honetan
gertatzen den bezala.

Kontua da, nioen moduan, babes judizial eraginkorrerako
eskubidea bermatzea, eta eskubide horri nabarmen eragiten
dio dekretu eztabaidatu horrek, Ganbera honetan
hainbestetan esan dugun moduan. Izan ere, araudi egokia
behar da justiziarako eskubidea bermatzeko behar besteko
baliabiderik ez dutenei, eta dekretu eztabaidatu horrek
ekarritako araudia egokia ez beste guztia da. Eta Gobernu
honen erantzukizuna da araudia egokitzea, eta Gobernu
honek, gaur-gaurkoz, ez du erantzukizun hori bete.

Ganbera honek urtarrilaren 31n onartu zuen Eusko
Jaurlaritzari eskatzea 210/2012 Dekretuaren disfuntzioak
zuzentzeko. Erkoreka jaunak ere, mozio honi bide eman dion
interpelazioaren erantzunean, hori egiteko konpromisoa
hartu zuen. Baina, egia esan, elkarrizketak izan diren
arren, ez da aurrera egin, eta nik hemen askotan aipatu
ditudan arazoek bere horretan jarraitzen dute.

Guk, hasiera batean, dekretua indargabetzeko proposamena
ekarri genuen Ganbera