Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Eusko Legebiltzarreko gardentasuna, lanen arintasuna eta parte hartzea hobetzeari buruzko erregelamendu-aldaketei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0066]
2013.03.21
20
07:49
Deialdiko 6. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00066Eusko Legebiltzarreko gardentasuna, lanen arintasuna eta parte hartzea hobetzeari buruzko erregelamendu-aldaketei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (Eserlekutik) (17:47)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (17:49)Bideoa ikusi

Iturrate Ibarra, Iñigo (EA-NV LT) (Eserlekutik) (17:50)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (17:52)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (EH Bildu LT) (17:53)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:57)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
Eusko Legebiltzarreko gardentasuna, lanen arintasuna eta
parte hartzea hobetzeari buruzko erregelamendu-aldaketei
buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duenaren taldearen txanda da. Euskal
Sozialisten ordezkaria, Mendia anderea, zurea da hitza
ekimena aurkezteko eta aldezteko.

MENDIA CUEVA andreak: Mila esker, presidente andrea. Eta
oso laburra izango naiz, eta eskainutik egingo dut zure
baimenarekin.

Zuzenketak aurkeztu ditugun taldeok eta proposamena egin
duen taldeak hitzarmen bat lortu dugu, nire ustez, Ganbera
honetako guztiok dakigun gai bati buruz. Azken finean,
Ganberaren Erregelamenduarekin funtzionatzen dugu guztiok,
eta eskatzen duguna oso sinplea eta erraza da: gaur hemen
onartuko den legez besteko proposamenaren ondoren, hilabete
bateko epean, Erregelamendu Batzordean ponentzia bat
sortzea bi helburu nagusirekin, zeinak, nire ustez,
zortzigarren legealdian Ganberaren funtzionamendua
hobetzeari buruz egindako lan handiaren eta
Erregelamenduari egindako aldaketa sakonaren -ebaluazio
iraunkorra eta egiaztatze iraunkorra, hain zuzen ere-.
emaitza baitira.

Beraz, hori eskatzen da gaur aurkezten den ekimenaren
bidez: ponentzia bat eratu dadila, batetik, gaurko
datarekin, Erregelamendua ebaluatzeko txosten bat egiteko
eta, bestetik, ponentzia horretan, taldeen ustez Ganberaren
funtzionamendua hobetzeko interesgarriak izan daitezkeen
alor guztiak eztabaidatzeko.

Nire ekimenean adierazten da hori. Beste talde batzuek ez
dute zuzenketari aurkeztu edo ez dira garaiz iritsi
Erregistrora, baina islatuta geratu da taldeen espiritua.

Gure aldetik, besterik ez. Eskerrak eman nahi dizkiegu
gurekin erdibideko hitzarmena sinatu duten taldeei, eta
Ganberako gainerako taldeek ere gurekin bat egitea espero
dugu.

Besterik ez. Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Mendia andrea. Zuzenketak
aurkeztu dituzten taldeen txanda. Euskal