Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Mozioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Hezkuntza Sailak Hezkuntza Marko Hirueledunaren etorkizunaz izango duen politikari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena [10
11
03
00
0012]
2013.04.11
22
04:59

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00012Hezkuntza Sailak Hezkuntza Marko Hirueledunaren etorkizunaz izango duen politikari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:12)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (EH Bildu LT) (10:20)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (10:29)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (EA-NV LT) (10:40)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (10:49)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:58)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (EH Bildu LT) (11:04)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (11:10)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (EA-NV LT) (11:17)Bideoa ikusi

Botazioak. (11:20)Bideoa ikusi

Testua

Goizeko hamarrak eta hamaikan ekin zaio berriz bilkurari.

LEHENDAKARIAK: Gai-zerrendako bigarren puntua: "Mozioa,
Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko
legebiltarkideak aurkeztua, Hezkuntza Sailak Hezkuntza
Marko Hirueledunaren etorkizunaz izango duen politikari
buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Oyarzabal jaunak du
hitza ekimena aurkezteko eta aldezteko.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, presidente
andrea. Legebiltzarkide jaun-andreok. Eskerrik asko,
halaber, lau minutuko etenaldi hau egiten uzteagatik,
legebiltzarkideei izapidean bertan, eztabaidan bertan,
Talde Sozialistarekin adostu dugun erdibideko zuzenketa
aurkeztu ahal izateko.

Mozio bat ekarri dugu hona, duela bi aste eskas sailburu
andreari egindako interpelazio baten ondorioz. Interpelazio
hartan, planteatzen genuen aurreko legealdian martxan
jarritako proiektu hirueledun horretan sartzea Jaurlaritza.

Ikastetxe asko ari dira hezkuntza hirueledunaren programa
horretan lanean. Aurreko Jaurlaritzak eta Alderdi
Popularrak hezkuntza hirueledunaren aldeko apustua egiten
dute, hizkuntza-ereduen borroka gaindituko duena eta euskal
hezkuntzaren hizkuntza-alderdian denok elkartuko gaituena
erronka berriei ekiteko eta euskal eskolak errealitate
berriei hobeto aurre egin ahal izateko.

Gaur egungo euskal familiok nahi dugu hezkuntza-sistemak
euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko hizkuntza-
gaitasuna bermatzea gure seme-alabei hezkuntza-etapa
amaitzen dutenean. Familiek, urteak joan urteak etorri,
eskaera hori egiten dute aurrematrikula- eta matrikula-
prozesuetan: une honetan hezkuntza hirueledunaren programak
eskaintzen dituzten ikastetxeek, adin txikietatik ingelesa
ikasteari gero eta garrantzi handiagoa ematen ari zaizkion
ikastetxeek dute, une honetan, eskaririk handiena, eta uste
dut une honetan familien jomuga direla, pentsatzen ari
baitira zein izango diren aukera onenak eta nola eman ahal
izango dizkieten beren seme-alabei aukera