Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

16
Interpelazioa, Miren Gallastegui Oyarzábal Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Gipuzkoako lurralde historikoan egiteko dauden ospitale-inbertsio batzuei buruz. [10
10
04
01
0051]
2013.04.12
23
04:16
Deialdiko 19. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\10\04\01\00051Gipuzkoako lurralde historikoan egiteko dauden ospitale-inbertsio batzuei buruz

Izapideak

Osasuneko sailburuak erantzun du

Hizlariak

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (12:22)Bideoa ikusi

Osasun Saila, sailburua (12:33)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (12:42)Bideoa ikusi

Osasun Saila, sailburua (12:48)Bideoa ikusi

Testua

Jarraian, hemeretzigarren puntua eztabaidatuko dugu eta
ondoren hamazortzigarrena: "Interpelazioa, Miren
Gallastegui Oyarzábal Euskal Sozialistak taldeko
legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Gipuzkoako
lurralde historikoan egiteko dauden ospitale-inbertsio
batzuei buruz".

Gallastegui anderea, zurea da hitza.

GALLASTEGUI OYARZÁBAL andreak: Eskerrik asko, presidente
andrea. Egun on, legebiltzarkideok. Egun on, sailburu
jauna. Pozten nau berriro agurtzeak.

Bada, ikuspegi formaletik Alderdi Sozialistaren, Euskal
Sozialistak taldearen izenean hitz egingo dut gaur, baina,
ikuspegi materialetik, muinari dagokionez, jende askoren
izenean galdetzen dizut, zuen hitzen arabera, Gobernuaren
ekintzaren ardatz nagusi eta bakar izan behar duen jende
horren izenean.

Eibar, Elgoibar, Soraluze, Mendaro, Bergara, Azkoitia,
Azpeitia, Deba, Mutriku, Elgeta, Ermua, Mallabia, Zaldibar,
Berriz, Markina-Etxebarria, Markina-Xemein, Elorrio,
Bolibar, Garai, Iurreta, Durango, Izurtza, Mañaria, Abadiño
eta Atxondo udalerrietako herritarrak dira, sailburu jauna.
Eibarko ospitaleak, itxuraz, eta espero dut hala izango
dela, zerbitzua eman behar dien hogeita bost herrietako,
udalerrietako herritarrak. 195.000 baino gehiago;
hirurogeita bost urtetik gorako 37.000 lagun baino gehiago.

Pentsatzen dut honezkero jakingo duzula: Eibartik soilik,
sailburu jauna, 8.000 sinadura baino gehiago lortu ditu
galdera honek, eta egun gutxi batzuetan jaso dira,
ospitalea babesten duen herritarren plataforma baten bidez,
ongi dakizunez. Bere garaian, osasun-azpiegitura hori
eraikitzen berehala hasteko eskatzen zuen adierazpen bat
argitaratu zuen.

Eta plataforma hura hamalau elkarte eta tokiko talde
batzean sortu zen bere garaian, eta gehiago ere batu
zaizkie gerora, hogeita bat izateraino. Esan behar da
elkarte eta talde horietako batzuk zabalagoak direla;
alegia, egiaz, elkarte eta talde gehiagoren babesa duela.

Nik aipatu egingo ditu, beharrezkoa iruditzen baitzat, eta,
kasu honetan, hauek dira: