Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Espainiako hipoteken legearen inguruan emandako epaiaren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0141]
2013.04.25
25
04:40
Deialdiko seigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00141Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Espainiako hipoteken legearen inguruan emandako epaiaren inguruan

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Beitialarrangoitia Lizarralde, Marian (EH Bildu LT) (12:33)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (12:49)Bideoa ikusi

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (12:57)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:08)Bideoa ikusi

Urkola Iriarte, Felix (EA-NV LT) (13:16)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Beitialarrangoitia Lizarralde, Marian (EH Bildu LT) (13:26)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (13:31)Bideoa ikusi

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (13:37)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:43)Bideoa ikusi

Urkola Iriarte, Felix (EA-NV LT) (13:47)Bideoa ikusi

Botazioak. (13:53)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "EH Bildu legebiltzar-
taldeak egindako legez besteko proposamena, Europar
Batasuneko Justizia Auzitegiak Espainiako hipoteken
legearen inguruan emandako epaiaren inguruan. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duenaren txanda da. EH Bildu
taldearen ordezkariak dauka hitza, ekimena aurkezteko eta
aldezteko. Beitialarrangoitia anderea, zurea da hitza.

BEITIALARRANGOITIA LIZARRALDE andreak: Mila esker, eta
eguerdi on denoi. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak
Hipoteka Legearen inguruan eman duen epaiak berriro ere
agerian utzi du etxebizitzaren negozio espekulatzailearen
inguruan bai egin diren eta bai egin ez diren legeek orain
arte interes handiagoa izan dutela finantza-erakundeen
etekinak eta asmoak babesten kontsumitzaileak baino. Eta
aspaldian beste hainbat gauzetan bezala, Europak gauzak
zuzentzeko unea dela esan behar izan du.

Hala ere, ez dirudi horrek orain arteko bidea guztiz
zuzentzera garamatzanik, Madrilen herri-ekimen
legegilearekin gertatu dena ikusten baldin badugu, eta ezta
gertuagoan, etxebizitza-politika zuzentzeko egin beharreko
sakoneko aldaketaren alde urratsak ematen hasteko
borondate-falta ikuste baitugu.

Gure proposamenak defendatzen duenetik hasita,
derrigorrezkoa jotzen dugu legean egin beharreko aldaketa
guztiak egitea, epaiak esaten duena betetzeko. Eta aldaketa
horiek argiak izan behar dute, behingoz denek, bezeroek eta
finantza-erakundeek, joko-arauak zein diren argi jakin
dezaten, nahasmena gertatzen denean badakigu-eta beti
galtzaile zein izaten den, bezeroa alegia.

Denok argi jakin behar dugu eskaintzen zaizkigun
hipotekaren baldintzak noiz diren gehiegizkoak. Eta hala
denean, uko egin eta baldintza egokiak lortzeko bitartekoak
behar ditugu. Eta hori modu errazean ulertzeko moduan
zehaztu behar da, eta ez, oso gutxi jakin eta finantza-
erakundeek engainatzeko moduan bezeroa babes gabe utzi,
edota behartu, hori ere egiten baitute finantza-erakundeek,
ze negoziazio gutxi