Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Lehendakariaren agerraldia, EH Bildu taldeko legebiltzarkideek eskaturik, azaltzeko Jaurlaritzak legegintzaldi honi begira duen lege-egutekia. [10
10
13
02
0002]
2013.05.09
28
07:15

Jatorrizko ekimenak

10\10\13\02\00002Jaurlaritzak legegintzaldi honi begira duen lege-egutegia azaltzeko

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Mintegi Lakarra, Laura (EH Bildu LT) (09:36)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:43)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Mintegi Lakarra, Laura (EH Bildu LT) (09:49)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (10:03)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:15)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (10:25)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (10:36)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:48)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Mintegi Lakarra, Laura (EH Bildu LT) (11:05)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:12)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:17)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (11:25)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (11:32)Bideoa ikusi

Lehendakaria (11:42)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Lehendakariaren
agerraldia, EH Bildu taldeko legebiltzarkideek eskaturik,
azaltzeko Jaurlaritzak legegintzaldi honi begira duen lege-
egutegia". (EH Bildu taldeko hainbat legebiltzarkidek
"fracking"aren aurkako orri batzuk erakutsi dituzte)

Paper guzti horiek jaso, mesedez. Mesedez. Hango hark ere
jaso dezala, mesedez.

Ekimenak aurkezteko, EH Bildu taldearen ordezkariak dauka
hitza. Mintegi anderea, zurea da hitza.

MINTEGI LAKARRA andreak: Egun on. Legebiltzarburu andrea,
lehendakari jauna, egun on.

Aurreko ostegunean esaten genuen ez dela gauza bera legeak
omenka aipatzea ala legegintzaldi osorako legeen mapa bat
egitea, datak, helburuak eta konpromisoak zehaztuta.

Legegintzaldi batean garatuko diren legeek adierazten dute
beste ezerk baino argiago zein den gobernu batek duen
diseinua herrigintzan, zeri ematen dion garrantzia eta zeri
ez dion ematen garrantzia, lege-egutegiak adierazten
duelako Gobernuaren ustez zer aldatu beharko den, zer
mantendu, zer egonkortu eta nolako herri mota eraiki nahi
den.

Beraz, lege-egutegiak konpromisoa dakar. Lehentasunak
ezarri behar dira, datak finkatu behar dira. Legea egiteko,
eragileekin aldez aurretik adostu behar da eta indar
politikoen ekarpenak jaso. Egutegiak markatzen du lan-
dinamika eta sendotu egiten du gobernu-programan aletzen
diren egitasmo onberak.

Egutegiaren ordez egitasmoak aurkeztu zizkigun
lehendakariak orain astebete. Bere hitzekin esateko,
literalki irakurriko dut transkripzioa. Horrela esaten zen:
"Zehaztu egingo dut zein den gure lege asmoen egitasmoa, ez
egutegia, baizik eta egitasmoa. Hemen jakin egin behar da
zeintzuk izan diren esperientzia ezberdinak Legebiltzar
honetan lege asmoak aurkezterako orduan egutegi baten
barruan, eta gero egutegi hori bete egin den ala ez eta
batzuen eta besteen aldetik errealitatea zein izan den.
Horrexegatik, nik azpimarratu egiten dut gehiago lege
egitasmo bat lege egutegi bat baino".

Gure iritzia da ez dela nahikoa. Lehendakariak