Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, krisi ekonomikoak Euskadin izandako eraginari buruz. [10
10
05
01
0115]
2013.05.24
32
05:27

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00115Krisi ekonomikoak Euskadin izandako eraginari buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du.

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (09:58)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:59)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:01)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:05)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Galdera, Arantza Quiroga
Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, krisi ekonomikoak Euskadin izandako
eraginari buruz".

Quiroga anderea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.

Lehendakari jauna, krisi ekonomikoan beste leku batzuetan
baino beranduago sartu bagara ere, leku haietan bezain
gogorra da, eta haren ondorioak ikusten ari gara
langabezia-datuetan edo administrazioen diru-bilketaren
jaitsiera nabarmenean. Badirudi krisia ukatu izanak
ahultasun-egoera batean utzi duela Euskadi, eta horrek
neurriak garaiz hartzea oztopatu du; izan ere, 2013rako
zerga-sarreren aurreikuspenak ere ez dira ari betetzen.

Ondorioz, galdetu nahi dizugu, lehendakari jauna, zer
neurri hartzeko asmoa duzun gastuen errealitatea diru-
sarreren errealitatera egokitzeko.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga anderea. Erantzuteko,
Jaurlaritzaren ordezkaria, lehendakari jauna, zurea da
hitza.

JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria): Eskerrik
asko, legebiltzarburu andrea.

Quiroga andrea, joan den asteartean aukera izan nuen
Euskadiko egoera ekonomikoaren diagnostikoa eta
Jaurlaritzak hari aurre egiteko dituen oinarri-proposamenak
zurekin aztertzeko.

Nik ez dut inoiz, Quiroga andrea, ez dut inoiz krisia
ukatu. 2008. urtetik aitortu dut. Harrezkeroztik,
planteamenduak egin ditut Euskadin zein estatuan egoerari
aurre egiteko, baina ez ditut errepikatuko.

Eusko Jaurlaritza berriak errealitate ekonomikoa aitortu
du, eta konpromisoa hartu du, lehenik eta behin, daukana
baino gehiago ez gastatzeko. Lehenengo hiruhileko datuei
helduko diet. Defizit-muga betetzen ari gara, eta zerga-
kontsolidazioarekiko dugun konpromisoari eutsi egiten
diogu. Gainerakoan, ekonomia suspertzeko eta enplegua
sortzeko plan bat planteatu du Jaurlaritzak.

Ez dugu gastatuko daukaguna baino gehiago, eta, enplegu
publikoari eta oinarrizko zerbitzuei -gizarte-
politikei- eusten saiatzeaz gain,