Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, EAEko barruti judizialak mantentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0135]
2013.05.30
33
02:50

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00135EAEko barruti judizialak mantentzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (11:07)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (11:20)Bideoa ikusi

Otadui Biteri, Ana (EA-NV LT) (11:31)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:40)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (11:44)Bideoa ikusi

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (11:50)Bideoa ikusi

Otadui Biteri, Ana (EA-NV LT) (11:57)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:59)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua:*"Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
Euskal Autonomia Erkidegoko barruti judizialak mantentzeari
buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda da, Euskal
Sozialistak taldearen ordezkariak du hitza, ekimena
aurkeztu eta aldezteko. Gallastegui andrea, zurea da hitza.

GALLASTEGUI OYARZÁBAL andreak: Eskerrik asko, presidente
andrea. Egun on, legebiltzarkideok. Bada, ongi, justiziaz
eztabaidatzen jarraitzen dugu. Badirudi bidezkoa dela
justiziaz eztabaidatzea.

Dakizuen moduan, eta hala jasotzen da gure legez besteko
proposamenean, 1988ko abenduaren 28ko 38/88 Legeak,
Auzitegi eta Epaitegien Mugape eta Antolaketari buruzkoak,
barruti judizialetan egituratutako mapa judiziala diseinatu
zuen, hurbiltasun- eta biztanleria-irizpideei jarraikiz.
Helburu nagusia zen justizia nabarmen gerturatzea
herritarrengana, bereziki auzi-kopuruaren igoerari
erantzuteko. Igoera horren arrazoi nagusia zen herritarrek
eskubide eta bermeei buruzko kontzientzia handiagoa izatea,
baita askatasun indibiduala mugatzen zuten lotura sozial
eta politikoak desagertzea eta jendeak defentsa-eskubidea
izatea ere, erakunde publikoen funtzionamendu-akatsen
kontrol demokratikoagatik, gizarte-gatazka gehiago
izateagatik (demokraziaren konplexutasuna gero eta
handiagoa zelako, eta krisi ekonomikoak izan zirelako -gaur
bezala-), eta, nagusiki, eskubide-estatua gauzatu zelako,
zioen azalpenean berariaz jasotzen zen moduan.

Guk legez besteko proposamen hau aurkeztu genuenean, Botere
Judizialaren Kontseilu Nagusiak 2012ko maiatzaren 3an
onartu zuen "Auzitegi-mugape berrirako oinarri-txostena"
txostena gidaritzat erabiltzeko aukera aztertzen ari zen
Espainiako Gobernua. Txosteneko proposamen nagusia zen
barruti judizialak nabarmen murriztea. Zehazki, Estatuko
431 barrutiak 199 izatera igaroko ziren, eta Euskadin
murrizketa % 50 baino gehiagokoa izango zen, egun dauden
hamalautik seira igaroko