Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, gobernantza eraginkor baterako itun eta adostasuneko politikei buruz [10
10
05
01
0128]
2013.06.07
35
05:23

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00128Gobernantza eraginkor baterako itun eta adostasuneko politikei buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzuten du.

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (09:57)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:59)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:02)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:05)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Galdera, Arantza Quiroga
Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, gobernantza eraginkor baterako itun
eta adostasuneko politikei buruz".

Quiroga andrea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.

Lehendakari jauna, langileek, enpresek, gizarte-eragileek,
alderdi politikoek, oro har, herritarrek eta, bereziki,
agintariek, errealitate konplexu eta zorrotz bati egin
behar diote aurre. Egoera horrek gizarte-eragileak eta
eragile ekonomiko eta politikoak behartzen ditu beren ohiko
jokabideak birplanteatzera egoera berri eta konplexuei
aurre egiteko.

Une gogor hauetan, ekintza publikoak sortzen diren erronken
parean egon beharko luke, eta, ondorioz, bere egitekoa
funtsezkoa dela eta gizarte sendoa ehuntzeko balio duela
frogatu beharko luke, gobernu lehiakorra duena, Euskadi
ekonomia-ikuspegitik gaur egun den baino leku
erakargarriagoa bihurtzeko behar diren baldintzak sortzeko
gai dena, gure gizartearen hazkunderako eta garapenerako
baldintzak sortuz eta errealitate berrien arabera lan
eginez.

Politikak ere balio erantsia sortu beharko luke.
Horretarako, irismen laburreko miopiak gainditu behar
ditugu eta balio duen, eraginkorra den eta Euskadi
lehiakorrago baten errealitatean jarriko gaituen ekintza
erkide bat proiektatu behar dugu.

Itunaren eta adostasunaren politikak inoiz baino zentzu
handiagoa du gaur egun. Etorkizunera begiratu beharko
genuke eta ez orainean soilik adabakiak jarri. Horretarako,
ordea, krisi-egoera larriaren, desilusio sozialaren eta
etorkizun konplexu eta orain artekoa ez bezalako baten
handitasunaren aurrean ulermena sustatu beharko genuke.
Hori dela eta, lehendakari jauna, zuk uste duzu zure
gutxiengoko Jaurlaritzak krisi ekonomiko honen kudeaketa
eta Euskadiren oraingo eta etorkizuneko erronkak berma
ditzakeela?

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga andrea.

Erantzuteko, lehendakari jaunak dauka hitza.

JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK