Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

12
Interpelazioa, Miren Gallastegui Oyarzábal Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari egina, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak benetako babes judizial bermatzeko dituen asmoei buruz [10
10
04
01
0075]
2013.06.07
35
05:23
Deialdiko 13.puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\10\04\01\00075Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak benetako babes judizial bermatzeko dituen asmoei buruz

Izapideak

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak erantzun du.

Hizlariak

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (12:20)Bideoa ikusi

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua (12:29)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (12:39)Bideoa ikusi

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua (12:44)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamahirugarren puntua: "Interpelazioa, Miren
Gallastegui Oyarzábal Euskal Sozialistak taldeko
legebiltzarkideak Herri Administrazioa eta Justiziako
sailburuari egina, Herri Administrazio eta Justiziako
sailburuak benetako babes judiziala bermatzeko dituen
asmoei buruz".

Gallastegui anderea...

GALLASTEGUI OYARZÁBAL andreak: Eskerrik asko, presidente
andrea. Lehendakaria, sailburua, egun on. Egun on,
legebiltzarkideok.

Ongi, legebiltzarkideok, justizia garestia da, eta ordaindu
egin behar da. Euskadik, gainera, tasa judizialen tarta
horretan parte hartu nahi du. Hori da Jaurlaritzaren
jarrera erreala, eta badirudi hori dela Eusko
Jaurlaritzaren jarrera erreala. Justiziako sailburuordeak
hitzez hitz esandakoa da...

LEHENDAKARIAK: Mesedez, isiltasuna.

GALLASTEGUI OYARZÁBAL andreak: ... Res Pública aldizkarian,
eta, zuek guztiok dakizuen moduan, zuzenbideko
profesionalen artean zabaltzen da. Eta hori berretsi duzu
zuk berriki, sailburu jauna. Legebiltzarreko galdera bati
emandako erantzunean adierazi baitzenuen kontra zeundela,
baina hori bai, eskatu egingo zenituztela. Eta beste
elkarrizketa batean, igande honetan, erantzun hori
zehaztuz, adierazi zenuen legearekin ados egon ala ez,
etekin hori jaso nahi dugula. Alegia, ez dugu gustuko,
baina bikainak dira guretzat haren ondorioak. Aurka nago,
baina aukera baliatzen dut.

Dirua bildu nahi dugu, eta, bidez batez, bestela baitakoan,
funtsean herritarren kreditu-txartelaren mende dagoen
justizia emango dugu. Hobeto esanda, txartela duten
herritarren mende dagoena; duela gutxi esan genuen
aberatsentzako justizia da.

Sailburu jauna, euskal sozialistok nahi dugu argi esatea
legebiltzar-egoitzan, eta ez elkarrizketetan, zer egingo
duen arlo horri dagokionez Jaurlaritzak.

Izan ere, egiaz Jaurlaritza babesten duen talde bakarrak,
Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak, ahalegin ikaragarria
egiten du astero bozketak aurrera atera eta oro har
legebiltzarrean gutxiengoa duenean izan ohi den bakardade
hori