Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, hizkuntza aukeratzeko askatasuna eta gaztelania irakas-hizkuntza izaten jarraitzea bermatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0187]
2013.06.20
38
04:49

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00187Hizkuntza aukeratzeko askatasuna eta gaztelania irakas-hizkuntza izaten jarraitzea bermatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (16:49)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (16:55)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (17:01)Bideoa ikusi

Berriozabal Bóveda, Jone (EA-NV LT) (17:06)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arrondo Aldasoro, Belén (EH Bildu LT) (17:15)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (17:25)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (17:29)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (17:34)Bideoa ikusi

Berriozabal Bóveda, Jone (EA-NV LT) (17:40)Bideoa ikusi

Arrondo Aldasoro, Belén (EH Bildu LT) (17:45)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:51)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Mistoa-UPyD
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
hizkuntza aukeratzeko askatasuna eta gaztelania irakas-
hizkuntza izaten jarraitzea bermatzeari buruz. Eztabaida
eta behin betiko ebazpena".


Proposamena egin duen taldearen txanda. UPyD taldearen
ordezkaria. Maneiro jauna, zurea da hitza.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Arratsalde on guztioi.

Labur hitz egingo dut, planteatu dugun legez besteko
proposamena oso erraz ulertzen baita; ez garrantzi gutxiko
gaia delako, oso gai garrantzitsua baita: guretzat
oinarrizkoak diren printzipio batzuk aldarrikatzea
planteatzen da. Baina, esan dudanez, labur hitz egingo dut,
funtsean oso erraza baita, batez ere oso erraza ulertzen,
eta Legebiltzarrean gehiengoak adostutako erdibideko
zuzenketa bat baitugu Alderdi Popularraren, Euzko Alderdi
Jeltzalearen, Alderdi Sozialistaren eta UPyDren artean.

Egia esan, Jaurlaritza aldatzearen ondorioz sortu da ekimen
hau, gai honetan Jaurlaritza honetaz ez garelako fidatzen
sortu da, eta sortu da, halaber, Hezkuntzako sailburuaren
adierazpen batzuen ondorioz, erne jarri baikintuzten eta
mehatxu-kutsua ere hartu baikenien.


Izan ere, Hezkuntzako sailburuak azkenaldian esan du
aztertzen ari dela A ereduan euskaraz ematen den ordu-
kopurua handitzea, eta esan zuen, orobat, A ereduaren
egungo sistemak, gaztelanian bakarrik oinarrituak, ez duela
balio bi hizkuntza ofizialen ezagutza praktikoa bermatzeko.
Hau da, horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak, itxuraz,
sistema berri bat diseinatu nahi du A ereduan euskararen
pisua handitzeko.



Eta Jaurlaritza honetaz ez garenez fidatzen -eta gainerako
taldeez ere ezin gintezke fidatu, ezta aurreko Jaurlaritzaz
ere, gai honetan egin zuena ikusirik-, oso ekimen argi bat
aurkeztu nahi genuen ikusteko ea gainerako taldeak,
bereziki Euzko Abertzaleak taldea, gai ziren gauzak argi
eta garbi esaten zituen erdibideko bat sinatzeko.



Proposatu genuen lege-proposamen batean,