Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Interpelazioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, lehendakariaren bake eta bizikidetzarako planaren aurkezpenean jasotako Ertzaintzaren bizikidetzarekiko eta giza eskubideekiko konpromiso sozialari buruz. [10
10
04
01
0079]
2013.06.21
39
05:46

Jatorrizko ekimenak

10\10\04\01\00079Lehendakariaren bake eta bizikidetzarako planaren aurkezpenean jasotako Ertzaintzaren bizikidetzarekiko eta giza eskubideekiko konpromiso sozialari buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:39)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:48)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:59)Bideoa ikusi

Lehendakaria (11:04)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Interpelazioa, Arantza
Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, lehendakariaren Bake eta
Bizikidetzarako Planaren aurkezpenean jasotako
Ertzaintzaren bizikidetzarekiko eta giza eskubideekiko
konpromiso sozialari buruz".

Quiroga anderea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.

Lehendakari jauna, hitzaldi honekin hasteko, Ertzaintzari
buruz esandako hitz batzuk gogorarazi nahiko nituzke:
"Polizia integrala, euskal herritarretatik sortua eta
gaizkile guztien aurka borrokatzen dena, sigla batzuen
atzean daudenak nahiz ez daudenak". Horrela definitzen zuen
Ertzaintza zure alderdikide, Ganbera honetako presidente
eta Eusko Jaurlaritzako Barne-sailburuak, Juan Mari Atutxa
jaunak.

Halaber, errepaso bat egin nahi nioke Ertzaintzak herri
honetan izan duen jarrerari eta gaur arte izan duen
ibilbide orbangabeari. Laurogeita hamarreko hamarkadaren
hasiera, Bilbon: Alfonso Menchaca agentea hil zen etakide
batekin izandako tiroketan. Ordurako, Juan Mari Atutxak
esana zion ETAri ez zuela dirurik modu desegokian zerga
iraultzailea deritzotena ordaintzeko. Ertzaintzak ETAren bi
estortsio-sare desegiten ditu; haietako bat, Herri
Batasunak mahai nazionaleko kide zen Felipe San Epifaniok
zuzendua.

Badakizue; herri honetan, batzuek ez dute barkatzen, baina
euskal poliziak bere lana egiten du. Gero eta gaitasun
handiagoa du; helduago egiten, hedatzen, erantzukizun
berriak hartzen, forma hartzen doa. Gure herrian lehenengo
aldiz, bideoa erabiltzen hasten da epaileen aurreko froga
gisa. Polizia frantsesarekin lankidetzan aritzeko eredu
bat garatzen hasten da, eta emaitza positiboak ematen ditu.
Ertzaintzak Andoaingo Pedrito terrorista atxilotzen du.
Ertzaintzak ETAren arma-fabrika bat aurkitzen du Frantzian.
Horrekin batera, Ertzaintza ikusten hasten da polizia
izateak zer prezio duen. Sigladun nahiz siglarik gabeko
delinkuentzia jazartzen duen polizia, segurtasuna