Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Lehendakaria izendatzea.
1987.02.26
4
07:32
Gai-zerrendaren hirugarren puntua zen.

Jatorrizko ekimenak

03\11\01\00\00001Jose Antonio Ardanza Garro Lehendakaritzat izendatzea.

Izapideak

Izendapena

Hizlariak

Lehen idazkaria (00:06)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (00:07)Bideoa ikusi

Yoldi Múgica, Carlos (EAB LT) (00:08)Bideoa ikusi

Ardanza Garro, José Antonio (NV LT) (01:18)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Taldeen txanda.

Guimón Ugartechea, Julen (Misto-PP LT) (02:40)Bideoa ikusi

Aulestia Urrutia, Kepa (EE LT) (00:00)Bideoa ikusi

Garaikoetxea Urriza, Carlos (EA LT) (00:37)Bideoa ikusi

Ruiz de Pinedo Undiano, Iñaki (EAB LT) (01:19)Bideoa ikusi

Guevara Saleta, Emilio (NV LT) (01:33)Bideoa ikusi

Aipamenegatik eskuhartzen du

Garaikoetxea Urriza, Carlos (EA LT) (02:05)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Benegas Haddad, José M.ª (SV-ES LT) (02:09)Bideoa ikusi

Marco Tabar, Alfredo (Misto-CDS LT) (02:39)Bideoa ikusi

Ardanza Garro, José Antonio (NV LT) (00:00)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Guimón Ugartechea, Julen (Misto-PP LT) (00:34)Bideoa ikusi

Aulestia Urrutia, Kepa (EE LT) (00:41)Bideoa ikusi

Garaikoetxea Urriza, Carlos (EA LT) (01:00)Bideoa ikusi

Guevara Saleta, Emilio (NV LT) (01:15)Bideoa ikusi

Benegas Haddad, José M.ª (SV-ES LT) (01:27)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Botazioa. (01:42)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako hirugarren gaia: "Lehendakariaren
izendapena".

Legebiltzarreko Lehen-Idazkariak aurkezten diren
hautagaien izenak irakurriko ditu.

LEHEN-IDAZKARI Andereak: Aurkeztutako
hautagaietako batzuk araudiak dioenaren arauera
atzera egin ondoren, eztabaidaketa honetarako
kontutan izan beharreko hautagaiak honako hauek
dira: José Antonio Ardanza Garro jauna, Eusko
Abertzaleak Legebiltzar Taldeak aurkeztua; Juan
Carlos Ioldi Mujika jauna, Herri Batasuna
Legebiltzar Taldeak aurkeztua.

LEHENDAKARI Jaunak: Legebiltzarkide jaunak
dakitenez, hautagaiek eskuhartreko hurrenkera
aurkeztu dituzten taldeek lortutako legebiltzarkide-
tokien zenbatekoari dariona izan dadila erabaki dute
Mahaiak eta Taldeburu-Batzordeak. Beraz, honako
hurrenkera honi atxikiko gatzaizkio: Ioldi Mujika
jauna eta Ardanza Garro jauna.

Ioldi Mujika jauna da hizpidearen jabe. Larogei eta
hamar minutu dituzu.

Jendeartetik eta Herri Batasunako legebiltzarkideen
artetik txaloak Ioldi jauna mintzatokira
hurbiltzerakoan.

LEHENDAKARI Jaunak: Jaun horiei eta jendeari
inolako adierazpenik ez egiteko eskatzen dizuet.

IOLDI MUJIKA Jaunak: Beno, Herri Batasunaren
egitarauari ekin aurretik, Ertzaintzak Langraitzeko
espetxetik etxe honetaraino ekarri nauen modua
salatu nahi dut. Ez dut uste hau Lehendakaria,
Lehendakari delakoa hartzeko modua denik. Eta
ohar hau egin ondoren, hastera noa.

Jaun-andreok, ezertan hasi aurretik neuru buruaren
aurkezpena egin nahi dut Ganbara honen aurrean.

Juan Carlos Ioldi naiz, langileen semea, 24 urteko
Ataundarra eta ogibidez ajustatzailea. Gaur egun
Herrera de la Mancha-ko kartzelan aurkitzen naiz
preso politiko bezala juizioaren zai.

Preso politikoa batetik eta lehendakarigai besteteik.
Lehena izateaz harro eta bigarrenez guztiz
arduratsu.

Isildu ezinezkoa da neretzat gaur egun ehundaka
euskaldun, kartzela espainoletan sakabanatuta,
sufritzen ari den egoera latza. Preso politikoak
denak, Madrilgo gobernuak bahiturik. Ez da berria
Parlamentu honetako partaide