Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Eusko Alkartasuna eta Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeek aurkeztutako "Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Hauteskunde-Legearen" Lege-Saloa kontutan hartzearen eztabaidaketa eta azken erabakia.
1987.03.03
6
01:45

Jatorrizko ekimenak

03\09\02\02\00001Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako Hauteskunde Legeari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Lehen idazkaria (00:00)Bideoa ikusi

Aldeko txanda.

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (00:12)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (00:26)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Marco Tabar, Alfredo (Misto-CDS LT) (00:39)Bideoa ikusi

Guimón Ugartechea, Julen (Misto-PP LT) (00:46)Bideoa ikusi

Guevara Saleta, Emilio (NV LT) (00:52)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Buesa Blanco, Fernando (SV-ES LT) (01:08)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Porres Azkona, Juan (EA LT) (01:19)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (01:23)Bideoa ikusi

Guevara Saleta, Emilio (NV LT) (01:27)Bideoa ikusi

Buesa Blanco, Fernando (SV-ES LT) (01:36)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:42)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Eusko
Alkartasuna eta Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-
Taldeek aurkeztutako Arabako, Bizkaiko eta
Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Hauteskunde-
Legearen lege-saloa kontutan hartzearekiko
eztabaidaketa eta azken erabakia".

Eztabaida egiteko honako hurrenkera hau ezarri
dugu: 20 minutuko aldeko txanda, 20 minutuko
aurkako txanda eta 10 minutuko taldeen txanda
izango dira. Beraz, gaia eztabaidatzen hasiko
ginateke eta, hontaz oharpenik ez egotekotan,
irakurritzat joko genuke Jaurlaritzaren erizpidea...

Bergara Etxeberria jaunak hizpidea eskatzen du.

LEHENDAKARI Jaunak: Bai, Bergara jauna?

BERGARA ETXEBARRIA Jaunak: Gure taldeak
105. ataleko 4. puntua betetzea eskatzen du, honela
bait dio: "eztabaidaketa hasi baino lehen" -eta lege-
saloez ari da-, "izatekotan Jaurlaritzaren erizpidea
irakurriko da".

LEHENDAKARI Jaunak: Ongi da, Bergara jauna.
Irakur beza Lehen-Idazkariak Jaurlaritzaren
erizpidea.

LEHEN-IDAZKARI Andereak: "Jaun Txit Gorena:
Jaun Txit Goren horri, iharduneango eusko
Jaurlaritzak, otsailaren 17an egindako Bilkuran, bere
presazko bideak egiteko Eusko Alkartasuna eta
Euskadiko Ezkerra Legebiltzar Taldeek aurkeztutako
eta Eusko Legebiltzarraren Araudiko 105.2 atalean
aintzin-ohartemandako bidea betetzeko Biltzar
honek bidalitako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako
Batzar Nagusietarako hauteskunde-Legeari buruzko
lege-saloa aztertu duela jakin arazteko ohorea dut.
Horretarako, eta dagokion eztabaida egin ondoren,
iharduneango Jaurlaritzak honako erizpidea duela
adierazten du:

"Lehenengo: Aurretiazko arazo gisa, Jaurlaritzaren
ustez, "Iharduneangoa" izan arren eta beraz,
Legebiltzar-hitzarmen baten arabera lortzeko
egitarau eta xederik ez izan arren, Autonomia-
Elkarteko Bateango Erakundeen eta Kondaira-
Lurraldeetako Foru-Erakundeen lege eta politika-
antolamenduaren guneko ataletan, haien egitura
Estatutoan ezarritakoez besteko bidetatik aldatzeko
arriskuz, aurrez-aurre eragiten duen lege-saloaren
garrantziak bere