Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, EAJko kide batzuek euskal itunari eta kupoari buruz egindako adierazpenen gainean. [10
10
05
01
0165]
2013.10.04
44
05:45

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00165EAJko kide batzuek euskal itunari eta kupoari buruz egindako adierazpenen gainean

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (09:56)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:58)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:01)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:03)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Galdera, Arantza Quiroga
Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, EAJko kide batzuek euskal itunari eta
kupoari buruz egindako adierazpenen gainean".

Quiroga anderea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.

Lehendakari jauna -eta nirekin ados egongo zarelakoan nago-
, gai batzuk benetan garrantzitsuak dira Euskadirentzat,
eta gai horiek zaindu egin beharko genituzke. Horrela,
beraz, kontzertu ekonomikoari buruzko eztabaida
autodeterminazioari buruzkoa saihesteko sortu dela
publikoki esatea Euskadiren mesederako dela uste al duzu?
Kontzertu Ekonomikoa hautsiz gero euskaldunok Espainiako
estatutik libre egongo garela esatea euskaldunontzat ona
dela uste al duzu? Ituna aldaezina dela agerian uzteko
tankeak aipatzea, tankeak irtengo direla aipatzea Itunerako
eta euskaldunentzako ona dela uste al duzu?


Nire ustez, lehendakari gisa funtsezkoa dena zaintzeko
erantzun ikaragarria duzu. Eta funtsezkoa Ituna da,
horretan bat gatozela uste dut. Nire ustez, zure alderdiak,
gezurrezko tirabira batzuen bidez, beharrik gabeko tentsioa
sortzen du gure gizartean, eta, horretarako, gure
autogobernuaren oinarrizko tresnekin aritzen da jolasean.
Eta nahikoa da. Eta gauza bat gogorarazi nahi dizut:
kontzertu ekonomikoa ez da erreklamazio nazionalista bat -
ongi dakizue hori-, foralista baizik, eta batzuek nahiago
dugu ituna zaratarik gabe defendatu. Hemen, Espainian eta
Europan defendatzen dugu ituna. Ez gara jolasean ibiltzen
itunarekin; arduraz erabiltzen dugu, eta ez dugu mehatxu
egiten. Eta zuei gauza bera egitea eskatzen dizuegu.

Horregatik, honako galdera hau egin nahi dizut, lehendakari
jauna: zure alderdikide batzuek egiten dituzten eta
tentsioa areagotzen duten adierazpen horiek zuzenak direla
uste al duzu? Eta zertarako dira mesedegarriak?

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko Quiroga andrea.

Erantzuteko, lehendakariak dauka hitza.


JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu