Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Mozioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Hezkuntza Sailak Oinarrizko Hezkuntzarako euskal curriculumaren markoa landu eta garatzeko planaren inguruan duen politikari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.[10
11
03
00
0041]
2013.10.17
46
07:15

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00041Hezkuntza Sailak Oinarrizko Hezkuntzarako euskal curriculumaren markoa landu eta garatzeko planaren inguruan duen politikari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (11:20)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (11:30)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:41)Bideoa ikusi

Berriozabal Bóveda, Jone (EA-NV LT) (11:49)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT) (11:59)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (12:08)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (12:15)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (12:21)Bideoa ikusi

Berriozabal Bóveda, Jone (EA-NV LT) (12:22)Bideoa ikusi

Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT) (12:28)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:32)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Mozioa, Iñaki Oyarzabal
de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
aurkeztua, Hezkuntza Sailak Oinarrizko Hezkuntzarako euskal
curriculumaren markoa landu eta garatzeko planaren inguruan
duen politikari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".


Proposamena egin duen taldearen txanda da. Oyarzabal jauna,
zurea da, ekimena aurkeztu eta aldezteko.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, presidente
andrea.

Legebiltzarkideok, azken aste hauetan, ikasturte
hasieratik, Hezkuntza Sailak eta Hezkuntza sailburuak
hezkuntza-curriculumak eta oinarrizko irakaskuntzarako
curriculum-dekretuak aldatzeko asmoak aurkeztu zituzten
gizartearen aurrean.


Eusko Legebiltzarreko batzordean aurkeztu baino lehen,
komunikabideen bitartez esan zigun Eusko Jaurlaritza
hezkuntza-komunitatearekin lanean ari zela oinarrizko
hezkuntzarako euskal curriculumaren esparrua prestatu eta
garatzeko plan bat egiteko.


Guk interpelatu genuen sailburua, eta duela egun gutxi
batzordean zer azalpen eman zituen jakiteko aukera ere izan
genuen. Geure buruari galdetzen diogu, eta gaur, hemen,
Ganbera honetan galdetu nahi dugu, euskal hezkuntzak ez ote
dituen arazo garrantzitsuagoak. Geure buruari galdetzen
diogu -eta sentitzen dugu sailburua gaur hemen ez egotea-
zein diren sailak euskal eskolarentzako eta gure hezkuntza-
sistemarentzako legegintzaldi honetan dituen erronkak eta
helburuak. Ea benetan uste duen legegintzaldiko eztabaida
nagusia Ibarretxeren garaira itzultzea izan behar duen, hau
da, gazteek ikasi behar dituzten gaitasunak eta edukiak
zehaztu behar dituzten eta hezkuntza-etapa bakoitzean lortu
beharreko gaitasunak eta mailak zein izan behar duten
erabaki behar duten curriculum-diseinuei buruz
eztabaidatzen genuen garaira.

Edukiak zehaztea oso gauza garrantzitsua da, eta edukiak
edo curriculum-dekretuak aldatzen ahalegintzea, 2010ean
onartutako azken dekretuen ondorioz aurkitu ditugun arazoei
buruzko aurretiko ebaluaziorik egin gabe, eta behar