Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzaren zorrari buruz [10
10
05
01
0184]
2013.10.18
47
03:34

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00184Eusko Jaurlaritzaren zorrari buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (09:55)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:58)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:00)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:02)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Galdera, Arantza Quiroga
Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzaren zorrari buruz".

Quiroga anderea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea. Egun
on, legebiltzarkideok, lehendakari jauna.

Zenbat ari zaigun kostatzen mundua aldatu egin dela
onartzea! Eta oso aste kritikoa igaro dugu, lehendakari
jauna, joan den aste honetan errealitate gordina egiaztatu
izan baitugu, nagusitzen den errealitate gordina;
errealismo-zaplazteko bat izan da, mundu ireki baten
aurreko errealismoarena, hemen ere, Euskadin, lehiakorragoa
den munduaren aurrekoa.

Eta errealitate gordin horren aurrean bi aukera ditugu:
gure herrialdearen bandera-ontzi izan diren enpresei
eragiten dien errealitate mingarri baten dramatismoaren
aurrean etsi, edo ernatzen hasi. Jendeari egia esaten hasi,
jendeari esan bakarrik inora ez goazela eta jendeari egia
esan, iraganeko oparotasunean ezin dugula bizi, hori guztia
bukatu zela.


Gaur egun, politikako gauzarik garrantzitsuena, lehendakari
jauna, hemen eta han, Espainian, Erresuma Batuan,
Ameriketako Estatu Batuetan eta baita hemen Euskadin ere...
garrantzitsuena da, esan dizudan bezala, dirurik gabe
geratu garela. Herritarrok bezala. Aurrekontu-defizit
ikaragarriak ditugu, handitzen ari direnak, eta horrek
gauza sinple bat aitortzera garamatza: diru gehiago gastatu
gabe hobetu behar ditugula gauzak. Eta hori zaila da,
lehendakari jauna. Hori da gure betebeharra, eta hori da
zure betebeharra, eskasiatik kudeatu eta argi eta garbi
esan.

Lehendakari jauna, legegintzaldi osoa zorpetzea kritikatzen
eman ondoren -guk mugak jarri genizkion zorpetze horri,
hain zuzen ere-, oso hilabete gutxitan, zure Jaurlaritzak
1.079 milioi euro handitu du zorpetze hori. Eta nik
galdetzen dizut: zuk uste al duzu zor publikoa etengabe
aipatzea dela Euskadirentzako politika ekonomikorik onena?


Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga anderea.