Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, haur-eskola pribatuentzako baliabideei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0207]
2013.10.24
49
03:45

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00207Haur-eskola pribatuentzako baliabideei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (15:59)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT) (16:09)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (16:19)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (EA-NV LT) (16:25)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (16:30)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (16:31)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (16:36)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (EA-NV LT) (16:38)Bideoa ikusi

Botazioa. (16:40)Bideoa ikusi

Testua

Berriro ekin zaio bilkurari arratsaldeko laurak eta batean.

LEHENDAKARIAK: Arratsalde on.

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Euskal Legabiltzar Talde
Popularrak egindako legez besteko proposamena, haur-eskola
pribatuentzako baliabideei buruz. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".


Proposamena egin duen taldearen txanda. Oyarzabal jauna,
zurea da hitza ekimena aurkeztu eta aldezteko.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Labur arituko naiz. Gure
Erkidegoko haur-eskolak une honetan bizitzen ari diren
egoera eztabaidara ekarri nahi duen legez besteko
proposamena aurkezteko. Denok dakizuen bezala, haur-eskolek
helburu bikoitza izan dute betidanik: batetik, gure
erkidegoko haurren hezkuntza integrala, eta, bestetik,
familiei arreta soziala eskaintzea lan- eta familia-bizitza
adiskidetzeko esparruan. Etapa hori, 0-3 urtekoa, funtsezko
etapa da, hizkuntza hartzen eta garatzen hastekoa, arreta
garatzekoa, egituraren nukleoa osatuko duten hainbat lorpen
bideratzekoa, estimuluak eta esperientziak eratu eta
elkarrekintza sozialak ezartzekoa eta, azken batean,
Euskadiko haurren nortasuna eratzekoa. Guk horregatik
eskaini nahi dugu, eta Ganbera honetan garrantzi handia
eman zaio ziklo hori gure herrialdeko hezkuntza-eskaintzan
txertatu beharreko ziklo gisa.





Urte hauetan guztietan ikusi dugu nola sare publikora, hau
da, Haurreskolak partzuergora zuzendutako aurrekontuei
eutsi egiten zitzaien eta handitu egiten ziren, eta aldiz
murriztuz joan diren haur-eskola pribatuetara zuzendutako
kontu-sailak: haur-eskola pribatuetara zuzendutakoak eta
beren ikastetxeetan, eskaera dagoelako, 1-2 urtekoentzako
gelak ireki nahi izan dituzten itundutako ikastetxeek,
Kristau Eskolek, ikastolek eta titulartasun pribatuko beste
ikastetxe batzuek ireki dituzten 1 eta 2 urtekoen geletara.
Baina egia da Jaurlaritzaren proposamen horrek, guk ikusi
genuenak eta aurrekontu-luzapenean dakarkizuenak, kolpe
latza emango diola 0-3 ziklo hori itundutako sarean
ezartzeari, itundutako ikastetxeetan 1-2