Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Euskal Irrati Telebista erakunde publikoaren Administrazio Kontseiluko zuzendari nagusia eta kideak hautatzeko prozedura aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena [10
11
02
01
0246]
2013.10.31
50
06:16

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00246Euskal Irrati Telebista erakunde publikoaren Administrazio Kontseiluko zuzendari nagusia eta kideak hautatzeko prozedura aldatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:15)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT) (13:25)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (13:33)Bideoa ikusi

Unzalu Hermosa, Mikel (SV-ES LT) (13:39)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (13:49)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (14:00)Bideoa ikusi

Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT) (14:07)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (14:11)Bideoa ikusi

Unzalu Hermosa, Mikel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (14:15)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (14:16)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:21)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Mistoa-UPyD legebiltzar-
taldeak egindako legez besteko proposamena, Euskal Irrati
Telebista erakunde publikoaren Administrazio Kontseiluko
zuzendari nagusia eta kideak hautatzeko prozedura
aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Mistoa-UPyD. Zurea da hitza, Maneiro jauna.


MANEIRO LABAYEN jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.

Objektiboa, independentea, inpartziala eta egiatia al da
egungo EITB? Inoiz izan al da historian zehar? Ohikoak izan
al dira eta ohikoak al dira alderdi politiko batzuen eta
besteen kexak egindako lanari buruz? Guk ezetz uste dugu
eta, horregatik, gure betebeharra erakunde publiko
profesional, objektibo, independente, egiati, inpartzial
eta kalitatezkoa edukitzen ahalegintzea da. Eta helburu
horiek lortzen ahalegintzeari uko egiten ez diogulako
aurkeztu dugu legez besteko proposamen hau.


Gure iritziz, EITBko zuzendari nagusiaren eta
administrazio-kontseiluko kideen behar adinako
merezimenduak eta gaitasuna bermatzen ez dituen sistema
daukagu gaur egun. Gure ekimenaren xedea lehen aipaturiko
helburuak bermatzeko behar diren lege-aldaketak sustatzea
da: erakundea profesionalizatzea eta alderdi politikoekiko
independentzia bermatzea.


Gaur egun, bai zuzendari nagusia eta bai administrazio-
kontseiluko kideak irizpide alderdikoien arabera izendatzen
dira, eta horrek neurri handi batean galarazi eta ezinezko
egiten du zorroztasunez betetzea gure iritziz Euskal Irrati
Telebista erakunde publikoaren funtzionamenduaren ardatz
izan behar duten printzipioak: profesionaltasuna,
objektibotasuna, independentzia, egiazkotasuna, kalitatea
eta informazioen inpartzialtasuna.

Horregatik aurkeztu dugu guk legez besteko proposamen hori.
Eta legebiltzar honek Eusko Jaurlaritzari behar diren lege-
aldaketak egitea eska diezaion proposatzen dugu, alde
batetik, EITBko zuzendari nagusia aukeratzeko prozedura
aldatzeko, bere independentzia berma dadin eta, bestetik,
postu hori hartzea merezimenduan eta