Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Euskadi eta Europa gaiaren inguruan Eusko Jaurlaritzaren komunikazio bat eta osoko bilkura monografiko bat egiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0118]
2013.11.07
51
04:43
Deialdiko 7. puntua

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00118Euskadi eta Europa gaiaren inguruan Eusko Jaurlaritzaren komunikazio bat eta osoko bilkura monografiko bat egiteari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Alde dauden taldeen txanda.

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (13:39)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

López de Munain Ganuza, Igor (EH Bildu LT) (13:47)Bideoa ikusi

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (13:57)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (14:01)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (14:05)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (14:05)Bideoa ikusi

López de Munain Ganuza, Igor (EH Bildu LT) (14:07)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (14:12)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:14)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Euskal Legebiltzar
Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena,
Euskadi eta Europa gaiaren inguruan Eusko Jaurlaritzaren
komunikazio bat eta osoko bilkura monografiko bat egiteari
buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Barrio jauna, zurea
da hitza, ekimena aurkeztu eta aldezteko.

BARRIO BAROJA jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea,
legebiltzarkide jaun-andreok. Nik ere labur jardun nahi dut
eguneko gai-zerrendaren azken puntu honetan.

Nire taldeak erdibideko zuzenketa sinatu du Talde
Sozialistarekin eta Euzko Abertzaleen taldearekin, bultzada
emateko gure ustez Legebiltzar honek oraindik betetzeke
duen eginkizun bati. Europaren integrazio-prozesua aztertu
eta ebaluatu egin behar da, eta Europar Batasunaren eremu
instituzional eta politiko bakoitzetik heldu behar zaio
eginkizun horri. Eta hauxe da horietako bat, garrantzitsua,
gainera. Aurrera egiten jarraitu behar da Europako batasun
politikoaren ibilbide geldiezin horretan, eta eragileak
ugaritu egin dira bidean.

Hor ditugu subsidiariotasun-printzipioa, sektore-politikak,
Eskualdeen Batzordea, Europako erakundeetan dugun
partaidetza eta autonomietako gobernuek hainbat arloren
aurrean hartzen dituzten jarrerak -sektore-politikak
direla, lurralde-politikak direla edo eskualdeen garapen
politikak direla-; bada, hori guztia aintzat hartuta,
bidezkoa da eta ezinbestekoa, hogeita zazpi urte igaro
ostean Espainia proiektu honi atxiki zitzaionetik -garai
hartan Europako Erkidegoak deitua-, eztabaida bat garatzea
eta, eztabaida horren aurretik, Eusko Jaurlaritzak
komunikazio bat egitea, eztabaida horren nondik norakoak
finkatzeko eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik argi
adierazteko zer egin den, zer egiten den eta zer egin
daitekeen Europar Batasuna indartzeko.

Euskadiko bizitza politikoa, instituzionala eta ekonomikoa
aldatu egin da; garatu egin da, eta eboluzionatu egin du
Europarekin batera, eta, ezbairik gabe,