Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Lege-proiektua, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sortarazteari buruzkoa. II. eta III. Baterako Batzordeak (Ekonomia, Ogasuna eta Aurrekontuak) + (Lurralde Antolamendua eta Politika Sektoriala) egindako irizpenaren eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1981.06.10
8
13:40
1981-06-10ean aztertu zen 2.a izan zen.

Jatorrizko ekimenak

01\09\01\00\00007Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sortarazteari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

error de informe:
ORA-06533: Valeur de l'indice trop grande

Testua

Gai-zerrendako lehen gaia: "II eta III
Bateango Batzordeak (Ekonomia, Herriogasun eta
Diruegitamuak, eta Lurralde-Antolaketa eta Alor-
Politika) 'Industriaren suztapenerako eta
eraldaketarako baltzua sortaraztea' lege-egitasmoari
buruz emandako erizpenari buruzko azterpena eta
behin betiko erabakia".

Lege-egitasmo hau eztabaidatzeko
ezarritako ihardunbidea honako hau da: lehenik,
lege-egitasmoa irakurtzea; bigarren, erizpena
irakurtzea; hirugarren, zuzenketa-eskeak irakurtzea.
Osoarekiko zuzenketa-eskea eztabaidatzeari doakion
eta 30 minutuz azpitiko aldeko bi txanda dituen
hirugarren-bis bat eskas da; aurkako bi txanda, 30
minututakoak hauek ere. Aurreko txandan esku
hartu ez duten taldeen 20 minutuko eskuharmena;
Jaurlaritzaren 20 minutuko eskuharmena; boto
emate eta botoarekiko adierazpena; laugarren, atal
bakoitzari dagozkion zuzenketa-eskeak
eztabaidatzea, aldeko txanda bat, aurkako txanda
bat, 10 minutuko zuzenketa-aukera dituela;
boskarren, atalaren idazkiaren eztabaidaketa, hau ere
15 minutuko aldeko txanda batekin eta aurkako beste
batekin, egoki balitez, aldi berean 10 minututako
zuzenketa-aukerak dituztela; seigarren, agizko
bozketak, hala baledi, atalaren idazkiaren zuzenketa-
eske eta boto bereziak.

García Egocheaga jauna da hizpidearen
jabe.

INDUSTRIAKO SAILBURU (García
Egocheaga) jaunak: Lehendakari jauna, jaun-
andreok, industriaren suztapenerako eta
eraldaketarako baltzu bat sortzeari buruzko lege-
egitasmo bat aurkezteko eta berau onartzeko Biltzar
honen laguntza eskatzeko agertzen naiz zuen
aurrean, beraz, tresna bat sortzeko xedea duen lege -
eta iruzkinetan zehar azpimarratuko dut lege-
egitasmo honek duen tresnazko, funtsean tresnazko
izakera- bestalde, argi dagoenez, euskal ekonomia
jasaten ari den aldi larri-larriaki datxekelarik.

Alde batetik, jakina denez, euskal industria
industria-birregituraketazko bilakaera sakon batetan
dago. Aukera honetaz baliatzen naiz, iadanik
hasteko, hiztegi mailako zehaztapen batzuk egiteko,
izan ere