Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Haurreskolak partzuergoa gizartearen errealitatera egokitzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0250]
2013.11.14
52
06:22

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00250Haurreskolak partzuergoa gizartearen errealitatera egokitzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT) (10:09)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:23)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (10:32)Bideoa ikusi

Arrizabalaga Arruza, Leixuri (EA-NV LT) (10:42)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (10:46)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT) (10:46)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (10:53)Bideoa ikusi

Botazioa. (10:56)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "EH Bildu legebiltzar-
taldeak egindako legez besteko proposamena, Haurreskolak
partzuergoa gizartearen errealitatera egokitzeari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. EH Bildu
taldearen ordezkaria den Ubera andreak dauka hitza ekimena
aurkeztu eta aldezteko.

UBERA ARANZETA andreak: Presidentea, lehendakaria,
legebiltzarkideok, egun on guztioi.

Gure taldeak, EH Bilduk, oso argi dauka 0-3 etapa bere
osotasunean hezkuntzan txertatua izan beharko genukeela.
Hori da, behintzat, gure helburua: sistema publikoa,
doakoa, euskalduna eta kalitatezkoa; umeak ardatz, umeen
heziketa lehentasun, umearen gaitasun fisiko, afektibo,
sozial eta intelektualak garatzeko.


Heziketa diogu lehentasun, zeren eta garbi daukagu etapa
hauetan eta etapa honetan ere zainketa ere sartzen dela
jokoan. Baina garbi daukagu heziketa, hezkuntza izan behar
dela ardatz; eta zainketaz aritzerakoan, zainketa ere
hezkuntza ikuspegi batetik txertatu behar dugula, askotan
etapa honi ezarri nahi zaion etiketa maltzurra, umeen
aparkalekuarena, alboratuz.

Kontziente gara etapa honek pertsona baten bizitzan,
garapenean duen garrantziaz, kontziente garen bezala etapa
honek gizartean betetzen dituen funtzio anitzez: bata,
umearen heziketara begirakoa, bere garapena baldintzatuz
bere pertsonalitatean eta lehen aipatu ditudan arlo
guztietan.


Bestea, familia eta lan munduaren kontziliazioari begira.

Eta hirugarren bat, azken honekin oso lotua dagoena,
emakumearen emantzipazioari begira, zeren eta oraindik ere,
XXI. mendean egon arren, zaintza lanak emakumeen gain
erortzen dira. Ikustea besterik ez dago atzoko egunean
Emakundek argitaratu dituen datuak, esanguratsuak, zer
gertatzen ari den gure gizartean. Nik esango nuke atzerantz
goazela. Ikusten dugu ikaragarrizko eragina duela, bereziki
emakumearen proiektu laboralean, emakumearen formakuntzan
eta emakumearen emantzipazioan.

Eta zero etapari begirako eskaintzan aurrera edo