Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ikastetxeen autonomiari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0151]
2013.11.14
52
06:22

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00151Ikastetxeen autonomiari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (10:59)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (11:11)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (11:12)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (EA-NV LT) (11:20)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (EH Bildu LT) (11:29)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (11:38)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (11:45)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (EA-NV LT) (11:45)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (EH Bildu LT) (Eserlekutik) (11:50)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:51)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
ikastetxeen autonomiari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Ekimena egin duen taldearen txanda da. Celaá andrea, zurea
da hitza ekimena aurkeztu eta aldezteko.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Presidente andrea,
legebiltzarkideok.

Ikastetxeen autonomia gaur egungo hezkuntza sistema garatu
eta moderno guztien funtsezko ezaugarria da, eta, era
berean, erabateko korrelazioa du eskola emaitzen
hobekuntzarekin eta, oro har, hezkuntzaren kalitatearekin,
nazioarteko mailan egiten diren hezkuntza ikerketen
arabera.


Ikastetxeen autonomiak bide luzea egina du gure hezkuntza
ibilbidean. Duela 20 urtetik hona, 1993an Euskal Eskola
Publikoaren Legea onartu zenez geroztik, ikastetxeen
autonomia gure hezkuntza arautzen duen printzipioetako bat
da, idazpuru oso bat ematen diolarik legeak ikastetxeek
hainbat arlotan izan behar duten autonomia arautu eta
ezartzeko.


Honela dio, hitzez hitz, legearen zioen azalpenak:
"Halaber, aurrekontuetako diru-sarreren egoera-orrian
sartuko dira aurreko aurrekontu-ekitaldian soberakin
izandako baliabideak, hau da, ekitaldi horretako gerakinak.
Ekitaldiaren gerakina honela kalkulatuko da: aurreko
ekitaldiko gerakinari aribideko ekitaldian jasotako diru-
sarrerak batuko zaizkio; ondoren, aribideko ekitaldian jada
ordaindutako gastuak kenduko zaizkio kopuru horri".



Legebiltzarkideok, 1998an Eusko Jaurlaritzak dekretu bat
onartzen du, hain zuzen ere, ikastetxeen ekonomia eta
finantzen kudeaketari dagokiona erregulatzeko. Bertan, 5.7
artikuluan honako hau planteatzen du dekretuak: "Asimismo,
se incluirán en el estado de ingresos de los presupuestos
los recursos que hayan resultado excedentes en el ejercicio
presupuestario anterior, que conformarán el remanente de
dicho ejercicio. El remanente de cada ejercicio se obtendrá
de sumar al remanente del ejercicio anterior los ingresos
efectivamente recaudados en el ejercicio en