Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, gazteriaren arazoei erantzuna emateko eta haien azterketa eta eztabaidarako ponentzia bat eratzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0295]
2013.11.14
52
06:22

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00295Gazteriaren arazoei erantzuna emateko eta haien azterketa eta eztabaidarako ponentzia bat eratzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Urrea Herrera, Diana (EH Bildu LT) (13:55)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (14:06)Bideoa ikusi

Zaballos De Llanos, Jesús María (SV-ES LT) (14:09)Bideoa ikusi

Berriozabal Bóveda, Jone (EA-NV LT) (14:17)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Urrea Herrera, Diana (EH Bildu LT) (14:26)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (14:29)Bideoa ikusi

Zaballos De Llanos, Jesús María (SV-ES LT) (14:30)Bideoa ikusi

Berriozabal Bóveda, Jone (EA-NV LT) (14:35)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:39)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "EH Bildu legebiltzar-
taldeak egindako legez besteko proposamena, gazteriaren
arazoei erantzuna emateko eta haien azterketa eta
eztabaidarako ponentzia bat eratzeari buruz. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".


Proposamena egin duen taldearen txanda. Urrea anderea,
zurea da hitza. Isiltasuna, mesedez.

URREA HERRERA andreak: Eskerrik asko, mahaiburu andrea.
Arratsalde on guztioi.

Lanegun bukaezinak, txandakatze bidegabeak, mini kontratuak
edota kateatutako enplegu prekarioak, soldata ziztrinak,
lana erregulatzeko espedienteak, kaleratze eskas eta
prekarioak. Askok pentsatutako dute industri iraultzaren
hastapenak deskribatzen ari naizela edota Estatu Batuetan
kotoia biltzen zuten esklabuen irudia gogorarazi nahi
dudala. Baina ez, jaun-andreak, euskal gazteriaren
errealitate gordin eta prekarioaz ari naiz.

Batzuetan, zenbakiek mila hitzek baino gehiago balio dute:
% 41,2, hori da Euskal Herriko gazte-langabeziaren zifra.
Hamasei eta hogeita lau urte arteko gazte aktiboez ari
gara, eta kezka eta lotsaren arteko nahasketa eragiten
digun datua da. Baina, jakina, auzo-lotsa gehiago eragiten
digute sistemaren kudeatzaileek gazteriarentzako
proposatzen dituzten neurriek: prekarietatea, behin-
behinekotasuna, zabor-kontratuak edo minijob-ak, ABLEak,
bekadunentzako kontratuak, praktiketako kontratuen
esklabotasuna, gizarte-prestazioetan murrizketak edo
hezkuntza publikoaren bahiketa tasen igoera ikaragarrien
edo beka-arpilatzeen bitartez.

Gazteriaren gainerako % 58,8 lan-miseriaren mende dago.
Horregatik, hogeita hamar urtetik beherako gazteen % 18,3k
soilik du emantzipatzeko...

LEHENDAKARIAK: Isiltasuna, mesedez.

URREA HERRERA andreak: ... eta ozta-ozta bizitzeko aukera,
euren bizitza banku lukurariei hipotekatuta edo Europako
alokairuen batez bestekoa bikoiztu edo hirukoizten duen
alokairua ordainduta.

Hemezortzi eta hogeita hamalau urte arteko 22.000 gaztek
baino gehiagok joan behar izan dute lan bila beste
herrialde batzuetara,