Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, bere produkzioa Euskaditik kanpora eramango duen Tubacexen akzioak erostearen eta Euskadirako industria-politika baten bateragarritasunari buruz [10
10
05
01
0200]
2013.11.15
53
06:34

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00200Bere produkzioa Euskaditik kanpora eramango duen Tubacexen akzioak erostearen eta Euskadirako industria-politika baten bateragarritasunari buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzuna eman du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (09:55)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:56)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (09:59)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:02)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Galdera, Arantza Quiroga
Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, bere produkzioa Euskaditik kanpora
eramango duen Tubacexen akzioak erostearen eta
Euskadirako industria-politika baten bateragarritasunari
buruz".

Quiroga anderea.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Buenos días, señor lehendakari.

Itzarri erakundeak euskal administrazio publikoko 90.000
langile baino gehiagoren pentsioak kudeatzen ditu. Urte
honen hasieran, Itzarrik Tubacexen kapitalaren % 3 baino
gehiago erosi zuen, eta metalurgia-taldeko laugarren
akziodun bihurtu da. Itzarriko presidentea zure
Jaurlaritzako bozeramailea da: Josu Erkoreka. Eta Tubacexek
Euskaditik kanpo inbertitzea erabaki du.

Bitxia behintzat bada zeure Jaurlaritzak, Tubacexek
Kantabrian lantegi bat irekiko zuela iragarri ondoren,
esatea hori ez dela ekonomia moderno bati aurre egiteko
modua; ekonomia modernoa baita gurea, Euskadikoa. Tapia
andreak esaten zuen: "Hori ez da gure eredua".

Bada, zuen eredua ez bada, harrigarria da zure Jaurlaritzak
bere funtzionarioen funtsak, hain justu, eredu horretan
administratzea; hau da, aukerak Euskaditik kanpo
bilatzearen ereduan.

Horregatik galdetzen dizut: nola baloratzen duzu zure
Jaurlaritzaren koherentzia, zuek diru publikoa inbertitzen
ari zareten enpresa baten kudeaketa kritikatzen duenean?

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga anderea.

Erantzuteko Jaurlaritzaren ordezkariak, lehendakariak dauka
hitza.

JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria): Eskerrik
asko, legebiltzarburu andrea. Egun on, Quiroga andrea.

Itzarri pentsio-funtsak enpresa horretan parte hartzeko
apustua egin du, bai. Koherentea eta desiragarria da
borondatezko gizarte-aurreikuspeneko Euskadiko erakundeak
euskal enpresetan konfiantza izatea; horrek erakusten du
eskaintzen dituzten errentagarritasun-, kaudimen- eta
segurtasun-ratioak munduko edozein inbertsioren parekoak
edo handiagoak direla, Quiroga