Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Interpelazioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, terrorismoaren biktimekiko konpromiso etengabean eta indarkeria helburu politikoekin erabiltzen dutenen aurkako gizarte-gaitzespen argi eta garbian liderra izateari buruz [10
10
04
01
0112]
2013.11.15
53
06:34

Jatorrizko ekimenak

10\10\04\01\00112Terrorismoaren biktimekiko konpromiso etengabean eta indarkeria helburu politikoekin erabiltzen dutenen aurkako gizarte-gaitzespen argi eta garbian liderra izateari buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzuna eman du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:44)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:54)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:04)Bideoa ikusi

Lehendakaria (11:09)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Interpelazioa, Arantza
Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, terrorismoaren biktimekiko konpromiso
etengabean eta indarkeria helburu politikoekin erabiltzen
dutenen aurkako gizarte-gaitzespen argi eta garbian liderra
izateari buruz".

Quiroga anderea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Gracias, señora presidenta.

Eskerrik asko, presidente andrea.

Lehendakari jauna, minaren bizitasuna, gertatu denaren
gordinkeria husteko joera naturala du gizakiak; hala ere,
une eta egoera batzuetan, mugarri batzuetan, esango nuke
nik, guztion ordezkari izateko hautatu denaren
erantzukizuna espero da. Eta une horietako bat da hau,
lehendakari jauna.

Ezertaz damu ez diren bat, bi edo hiru ez, baizik eta
dozenaka etakide Euskadira iristeak, nahi ez arren ere,
iraganera garamatza. Euskadi izan denaren ispiluaren
aurrean jartzen gaitu. Eta, orain, iristen ari direla,
damurik gabe itzultzen, galdera ugari sortzen dira:
Zergatik? Zertarako balio izan zuen? Zertarako hainbeste
min eta sufrimendu?

Euskal abertzale on moduan egun batean armak hartu zituzten
haiek askatasun-erregimen batean hazi eta aldatu den
Euskadi batera itzuli dira gaur, borroka egitera eraman
omen zituen horretara. Hor datoz hogeita hamar edo berrogei
urte igaro ondoren, eta haiei esker ez bada ere aldatu den
gizarte bat aurkitu dute, hobea izaten ahalegintzen ari den
gizarte bat, nahiz eta min handia egin diguten. Eta hori
guztia, zertarako?

Lehendakari jauna, ez da erraza gizartearen duintasuna
berreskuratzea, baina bai ezinbestekoa. Eta nola egingo
dugu? Bada, halako aukerei ihes egiten ez utziz, Euskadira
itzultzen direnei oso argi uzteko demokraziak biluzik utzi
dituela beren indarkeriaren aurrean, beren ideia politiko
bakarrak indarkeria eta proiektu totalitarioa zirela, eta
hori direla, eta hori izan direla euskaldunentzat. Ala
lotsatu egingo gara, herri moduan, eragin duten min
guztiagatik?


"Gogoratzen dut hitz giltzarriak lotzen