Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Legez besteko proposamena, Talde Mistoa-PCE-EPK Legebiltzar Taldeak ezinduentzako lanpostuak gordetzeari buruz egina. V. Batzordeak (Lana eta Giza Ongizatea) egindako irizpenaren eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1981.06.10
8
13:40
1981-06-11n aztertu zen 1.a izan zen.

Jatorrizko ekimenak

01\11\02\01\00023Ezinduentzako lan-tokiak gordetzeari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Infante Escudero, Juan (EE LT) (01:41)Bideoa ikusi

Urbistondo Ruiz de Galarreta, Gonzalo (CV LT) (01:53)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (02:02)Bideoa ikusi

Jauregui Atondo, Ramón (SV-ES LT) (02:09)Bideoa ikusi

Ormazabal Zamakona, Francisco José (NV LT) (02:10)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:22)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Infante Escudero, Juan (EE LT) (02:24)Bideoa ikusi

Marco Tabar, Alfredo (CV LT) (02:26)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (02:29)Bideoa ikusi

Jauregui Atondo, Ramón (SV-ES LT) (02:30)Bideoa ikusi

Ormazabal Zamakona, Francisco José (NV LT) (02:32)Bideoa ikusi

Testua

10ak eta 40 minutu direla, hasi da berriro bilkura.

LEHENDAKARI jaunak: Parlamentari
jaun-andereak, berrasten dugu atzo hasitako
ihardunaldia. Gai-zerrendaren hirugarren gaia dugu
aztergai une honetan. Hirugarren honek honela dio:
"V Batzordeak (Lana eta Gizarte-Ongundea)
Ezinduentzako lantokiak gordetzeaz legez besteko
baten saloari buruz emandako erizpenari buruzko
azterpena eta azken erabakia".

Bost arduradunen batzarrean erabaki zenez,
gai hau tramitatzeko, eramateko, egitura hau izango
da: lehendabizi irakurketak, honek alde batera utziko
dira; gero taldeen azalpenak izango dira eta azken
baten bozketak eta bozketa horien esplikazio edo
azalpenak.

Beraz, irakurketak alde batera utzirik, hasi
daigun taldearen aldiarekin.

Ormazabal Zamakona jaunak hizpidea eskatu du.

LEHENDAKARI jaunak: Ormazabal
jauna, bai?

ORMAZABAL ZAMAKONA jaunak:
Lehendakari jauna, eman zitzaigun horretan
agertzen den erizpena, Auzmendi jaunaren
izenpenaren ulerkerarik ezagatik edo ulerkera
txarragatik, Eusebio Albinarrate ageri da Batzordeko
idazkari gisa. Jatorrizkoan, Batzordearen jatorrizko
agirian zuzenduta dago eta Auzmendi ageri da.
Baina, denok zuzendu dezaten, erizpenean
Albinarrate idatzita dagoen tokian Auzmendi behar
du egon.

LEHENDAKARI jaunak: Mila esker.
Taldeen txanda. (Isilaldia.) Une bat mesedez, idatziz
jaso nahi dut eta. (Isilaldia.)

Infante jauna da hizpidearen jabe.

INFANTE ESCUDERO jaunak:
Lehendakari jauna, legebiltzarkide jaun-andreok,
orain ikusiko dugun legez bestekoaren saloa, guztiok
dakizuenez, oso bi salo zehatzetan datza, horiek,
nere ustez, eraginaren aldetik oso urriak bait dira,
bainan era berean, garrantzi haundikoak.

Horietako lehenak dio Eusko Jaurlaritzak,
ahalik eta epe laburrenean, 1.970.eko 2.581
Dekretuko 11. atalaren egiterapena gauzatu dezala,
horrek 50 langile baino gehiago dituzten enpresetako
lan-tokien ehuneko 2 gordetzea dakar, hain zuzen.
Eta egiten den bigarren saloa, euskal
Administrazioan, bai erresumakoan zein lurralde