Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzak euskal ekonomia bizkortzeko eta konfiantza sortzeko egiten duen lanari buruz. [10
10
05
01
0219]
2013.11.22
55
04:23

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00219Eusko Jaurlaritzak euskal ekonomia bizkortzeko eta konfiantza sortzeko egiten duen lanari buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (09:56)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:57)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:00)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:03)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Galdera, Arantza Quiroga
Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzak euskal ekonomia
bizkortzeko eta konfiantza sortzeko egiten duen lanari
buruz".

Quiroga anderea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.

Lehendakari jauna, duela ordu batzuk zure hitzak irakurri
eta entzun ditugu esanez, bermatzen duzula, datorren
urtean, burua jasotzen eta, mailaz maila, errekuperatzen
hasiko garela. Hau da gure galdera: Lehendakariaren ustez
Eusko Jaurlaritza eraginkorra izaten ari da euskal ekonomia
sustatzeko neurrien eta konfiantza emateko neurrien
kudeaketan? Edo beste modu batera esanda, zer egin duzue
zuk eta zure Jaurlaritzak nahi hori bete dadin?


Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga anderea.

Erantzuteko, Jaurlaritzaren izenean, lehendakariak dauka
hitza.

JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria):
Legebiltzarburu anderea, legebiltzarkideok, sailburuok,
egun on guztioi.

Hasteko, esan behar dut konfiantza ez dela egun bakar
batean irabazten ez galtzen, baizik eta etengabeko
konpromisoa eskatzen duela.

Hala eta guztiz ere, Quiroga andrea, datuak emango
dizkizut. Uste dut egun ona dela Jaurlaritzak ekonomia
sustatzeko eta konfiantza sortzeko martxan jarritako neurri
batzuk gogora ekartzeko. Geure ekimenak dira, eragile
ekonomiko eta sozialekin dugun etengabeko harremanetik
sortuak.


Adibidez, zerga-zorroztasuna eta -finkapena: joan den
irailaren 12an, Espainiako Gobernuarekin 2013rako eta
2014rako adosturiko defizit- eta zor-muga. Gizarteak badaki
Jaurlaritza honek ez duela gastatuko eta ez duela gastatzen
daukana baino gehiago.

Beste bat: Euzko Alderdi Jeltzalearen eta Euskadiko Alderdi
Sozialistaren artean, eta, halaber, Alderdi Popularrarekin
hitzartutako zerga-erreforma.

Beste bat: hiru foru-aldundiekin lorturiko akordioa (Euzko
Alderdi Jeltzalea, Alderdi Popularra, Bildu), ekonomia
sustatzeko proiektuetan 180 milioi