Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

15
Interpelazioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Euskal Autonomia Erkidegoan Erlijioa ikasgaiak duen tratamenduari buruzko Hezkuntza Sailaren politikaren gainean. [10
10
04
01
0036]
2013.11.22
55
04:23

Jatorrizko ekimenak

10\10\04\01\00036Euskal Autonomia Erkidegoan Erlijioa ikasgaiak duen tratamenduari buruzko Hezkuntza Sailaren politikaren gainean

Izapideak

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak erantzuna eman du

Hizlariak

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (12:40)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultur Saila, sailburua (12:51)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (12:59)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultur Saila, sailburua (13:05)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamabosgarren puntua: "Interpelazioa, Iñaki
Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta
Kulturako sailburuari egina, Euskal Autonomia Erkidegoan
Erlijioa ikasgaiak duen tratamenduari buruzko Hezkuntza
Sailaren politikaren gainean".


Oyarzabal jauna, zure da hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, presidente
andrea, jaun-andreok, sailburu andrea.

Espainiako Konstituzioak ezartzen du botere publikoek
kontuan izan behar dituztela Espainiako gizartearen
erlijio-sinesmenak, eta, ondorioz, lankidetza-harremanak
izan behar dituztela Eliza Katolikoarekin eta gainerako
erlijioekin, eta bermatu behar dutela gurasoek duten
eskubidea beren seme-alabek haien sinesmenekin bat datorren
heziketa erlijioso eta morala jaso dezaten.

Espainiako Estatuak eta Egoitza Santuak irakaskuntzari eta
kultura-gaiei buruz duten akordioan, hezkuntza
erlijiosorako funtsezko eskubidea aitortzen da, eta, horrez
gain, eskubide hori betetzea bermatzen duten nazioarteko
itunak sinatu dira.

Kontzientzia-askatasuna errespetatzearren, irakaskuntza
hori ez da nahitaezkoa -horixe diote legeek, gure
ordenamenduak-, ez da nahitaezkoa ikasleentzat, baina
bermatu egin behar da, ordea, eskatzen duenak hura
jasotzeko duen eskubidea. Eskubide horiek benetan aplika
daitezen, botere publikoek behar diren neurriak hartu behar
dituzte establezimendu publikoetan laguntza erlijiosoa
emateko, baita ikastetxe publikoetan erlijio-heziketa
emateko ere.


Horregatik egin dizugu gaur interpelazioa, sailburu andrea,
ikusten duzunez, Ganbera honetan berria ez den gai bati
buruz, beste batzuetan ere ekarri izan baitugu. Gaur,
berriro ekarri dugu gai hau Ganbera honetara; zoritxarrez,
askotan ekartzen da, baina espero dugu oraingoan nahikoa
sentikortasun izango duzula, esan bezala, kezka honi
erantzuteko, eta gai hau behingoz konponduko dugula.



Joan den martxoan, sailburu andrea, ikasturteko matrikula
hasi zenean, euskal elizbarrutiek Donostian