Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Munduko Bankua eta Nazioarteko Diru Funtsa erakundeen jokabideei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena [10
11
02
01
0268]
2013.11.28
57
04:46
Deialdiko 7.puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00268Munduko Bankua eta Nazioarteko Diru Funtsa erakundeen jokabideei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

López de Munain Ganuza, Igor (EH Bildu LT) (12:01)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (12:11)Bideoa ikusi

Arrizabalaga Olaizola, María Eugenia (EA-NV LT) (12:19)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:31)Bideoa ikusi

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (12:39)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

López de Munain Ganuza, Igor (EH Bildu LT) (12:49)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (12:55)Bideoa ikusi

Arrizabalaga Olaizola, María Eugenia (EA-NV LT) (12:59)Bideoa ikusi

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (13:04)Bideoa ikusi

Botazioak.

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "EH Bildu legebiltzar-
taldeak egindako legez proposamena, Munduko Bankua eta
Nazioarteko Diru Funtsa erakundeen jokabideei buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. EH Bildu taldearen
ordezkaria den López de Munain jaunak dauka hitza.

LÓPEZ DE MUNAIN GANUZA jaunak: Bai, egun on guztioi.

Gezur handiek finkatu dute gauzen egungo ordena; gezur
horiek, Goebbelsen estilo garbienean...

LEHENDAKARIAK: Isiltasuna, mesedez.

LÓPEZ DE MUNAIN GANUZA jaunak: ... hainbestetan errepikatu
eta gauzen ordena naturalaren barruan jaso ondoren, sistema
krudel eta bidegabe honen oinarri diren egia ukaezin
bihurtu dira.


Arazoa da sartu diguten itsutasuna, bidegabekeria eta
immoralitate kapitalista aukeran dugun mundu onena eta
aukera bakarra dela onarrarazten digun birusa.

Errealitate jakina inposatu digute eta ez digute haratago
ikusten utzi. Errealitate jakin bat inposatu digute, eta ez
digute utzi harago ikusten ez gure begiekin, ez gure
burumuinekin, ez gure ekintzekin. Horregatik ekarri dugu
gaur eztabaida hau Ganbera honetara, hemendik ere
laguntzeko euskal herritarrei jakiten nor diren egun bizi
duten egoeraren erantzuleak.


Azaldu egin behar da egungo egoera ez dela finantza-
krisiaren ondorio hutsa, baizik eta, nagusiki, hainbat
hamarkadatan zehar diseinatu, garatu, hobetu eta hamaika
bider erabilitako plan baten ondorioa, baina ez du
ondoriorik izan oraindik ekintza kriminal horiek burutu
dituztenengan. Egoera eta errealitatea salatzea beharrezkoa
dela uste dugu. Beharrezkoa da azaltzea jendarteari nortzuk
diren gaur egun bizi dugun krisiaren errudunak.

Ez diote gezurrik datuek. Mundu hau ez da ez bidezkoagoa ez
zuzenagoa kapitalismoa eta Munduko Bankuak eta Nazioarteko
Diru Funtsak sortutako egiturak ia hirurogeita hamar urtez
garatu ondoren. Aitzitik, guztiz kontrakoa da.


Bigarren Mundu Gerraren ostean Europan jasanarazi ziguten
garapen intentsiboak Ameriketako Estatu Batuen