Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Euzkadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeak Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Gizartesegurantzaren alorreko agintepideak hartzeari buruz egindako legez besteko baten saloaren eztabaidaketa eta azken erabakia.
1987.05.08
11
04:40

Jatorrizko ekimenak

03\11\02\01\00012Euskal Autonomia Erkidegoak Gizarte Segurantza alorreko eskumenak eskuratzeari buruz.

Izapideak

(Onetsi egin da osoko zuzenketaren testua)

Hizlariak

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (00:12)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Azua Mendia, Jon Imanol (NV LT) (00:37)Bideoa ikusi

Orcajo García, Fidel (SV-ES LT) (00:53)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Barquero Vázquez, José Manuel (GP LT) (01:02)Bideoa ikusi

Olarte Lasa, Gotzon (EA LT) (01:08)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Buesa Blanco, Fernando (SV-ES LT) (Eserlekutik) (01:22)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (01:23)Bideoa ikusi

Azua Mendia, Jon Imanol (NV LT) (01:35)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (Eserlekutik) (01:44)Bideoa ikusi

Buesa Blanco, Fernando (SV-ES LT) (01:46)Bideoa ikusi

Olarte Lasa, Gotzon (EA LT) (01:52)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (Eserlekutik) (01:58)Bideoa ikusi

Buesa Blanco, Fernando (SV-ES LT) (Eserlekutik) (02:01)Bideoa ikusi

Azua Mendia, Jon Imanol (NV LT) (Eserlekutik) (02:03)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (Eserlekutik) (02:04)Bideoa ikusi

Lehendakariordetza, Lege Araubide eta Autonomia Garapen Saila, sailburua (02:05)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (02:30)Bideoa ikusi

Lehendakariordetza, Lege Araubide eta Autonomia Garapen Saila, sailburua (02:37)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (02:42)Bideoa ikusi

Botazioak. (02:43)Bideoa ikusi

Testua

Bostgarren gaia: “Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeak
Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Gizarte-Segurantzaren
alorreko agintepideak hartzeari buruz egindako legez
besteko baten saloaren eztabaidaketa eta azken erabakia”.

Gai-zerrendako puntu honetan Eusko Alkartasunaren zatikako
sei zuzenketa-eske eta Euskal Sozialisten osoarekiko
zuzenketa-eske bat daude.

Saloa egin duen Taldea, Euskadiko Ezkerra, da hizpidearen
jabe. Martin Auzmendi da hizpidearen jabe.

AUZMENDI AIERBE Jaunak: Lehendakari jauna, parlamentari
jaun-andreok, berriro ere Gizarte-Segurantzaren
transferentzia dugu eztabaidagai Parlamentu honetan. Eta
berriro ere diot, zeren aurrez beste aldi batzuetan
Parlamentu honetan eztabaidatua izan den gaia da, eta
gainera pentsatzen dut ez dela gaurko hau Parlamentu
honetan eztabaidatzen den azkena izango, zeren pentsatzen
dut...

LEHENDAKARI Jaunak: Itxaron, Auzmendi jauna. Jaun-andereok,
isilik egon, arren.

Jarrai dezakezu.

AUZMENDI AIERBE Jaunak: Eskerrik asko.

... zeren pentsatzen dut berriro ere Parlamentu honetan
itzuli beharra izango dugula gai hau eztabaidatzera.

Gizarte-Segurantzaren transferentzia, dakizutenez, zazpi
urtetan zehar Euskal Komunitate Autonomoaren eta Estatuaren
arteko akordio ezina dela medio, oraindik transferitu gabe
geratzen den ahalmen horietako bat dugu eta, hain zuzen
ere, bai ikuspegi sozial, ekonomiko eta politikotik
begiraturik geratzen zaigun ahalmenik garrantzizkoenetakoa,
noski.

Gai honen eztabaidaren barruan, esan dudan bezela, hainbat
alditan eztabaidatu den gai honen barruan, azken
hauteskundeen ondoren eman den eztabaidan, Gobernua
osatzeko eman den eztabaidan, dakigunez, gai hau izan zen
eztabaida zuenetakoa eta akordio hori lortzeko alderdien
artean arazorik handienak sortu zituena. Dena den,
eztabaida horren barruan, eta gaur Gobernuan dauden
alderdiek badute izenpetua, sinatua, akordio bat gai honi
buruz. Eta, noski, gaur guk planteatu dugun proposamenaren
inguruan, nahi eta nahi ez, akordio horren edukia